Peruko Zilar Iruzurtia Nafarroan

1640. hamarkadaren bukaeran izugarrizko iskanbila hedatu zen Espainietako erresumen eta baita hein handi batean Europako lurralde guztietan zehar. Peru-ko lurraldeetatik, Indietako ontziteriak urtero ekarritako 8 eta 4 errealetako txanponek ez zituzten beharrezko zilar pisu eta legeak betetzen. Errealek 931 milesima inguruko zilar zilegitasuna zuten garai hartan (11 diru eta 4 grano) eta legediaren arabera, erreal […]

Peruko Zilar Iruzurtia Nafarroan Gehiago irakurri »

Aintzinako Akitaniarren Txanpongintza

Denbora luzean izan dut gogoan Kristo aurreko txanpongintzari buruz blog sarrera pare bat idaztearen ideia, eta luzaroan atzeratu dut lanketa. Ziur aski, euskal txanpongintzari buruz idatzi daitekeen gairik konplexu eta zailenaren aurrean gaude. Gai honi buruz, eta txanpon hauek landu zituzten lurraldetako etniei eta biztanleei buruz, zalantzak gehiago dira ziurtasunak baino. Eta euskararen jatorri eta

Aintzinako Akitaniarren Txanpongintza Gehiago irakurri »

Donapaleuko Azken Bederatzi Aleak

Lehengo astean, „Nueve Reinas“ deritzon filme argentinarra ikusi genuen etxean gure haurrekin. Filme honetan, Weimar errepublikako bederatzi zigilu apartekoen inguruko historioa kontatzen dute. Pentsatzen gelditu nintzen, ba al ditu euskal txanpongintzak bere bederatzi erreginak? Ba bai jauna, baina kasu honetan, bederatzi erregeak izendatu beharko genituzke! Jean Warin, zizelkatzaile eta grabatzaile herbeheretarraren izena ospe eta ohoretsu

Donapaleuko Azken Bederatzi Aleak Gehiago irakurri »

Eusko Jaurlaritzaren Pezeta Aleak – Prentsak, Baporeak eta Komisioak

Hilabete pare bateko etenaldia izan dut blog honen sarrera berri bat idatzi aurretik. Etenaldi honetan etxez aldatu gara. Munitx inguruetara gerturatu asmoan, aspalditik gabiltz etxetxo bat eraikitzeko lanetan eta azkenean iritsi da etxetxo horretan bizitzeko garaia. Euskal Herrian trakets eta nahaspilatuak garenaren eta Alemania eraginkortasunaren herrialdea denaren irudia dutenei, gustora erakutsiko nizkioke nire pasadizoak…baina hori

Eusko Jaurlaritzaren Pezeta Aleak – Prentsak, Baporeak eta Komisioak Gehiago irakurri »

Nafar Arazoaren Islada Txanpongintzan – 2. Atala

Lehen atalean, Pernando Faltsutzailearen eraso eta konkistak sortutako erresumaren zatiketa aztertu genuen eta nola bai Iparraldean, Labrit familiak eta hauen borboi ondorengoek, bai hegoaldean Pernando Trastamaratarrak eta bere austriatar ondorengoek, botere zilegitasun mezuak, landutako txanponen bidez indartzen sahiatu ziren. Pirineotako bake hitzarmenak (1659) beste ondorio ustekabeko bat izan zuen, Luis XIV.aren eta Felipe IV.aren alaba

Nafar Arazoaren Islada Txanpongintzan – 2. Atala Gehiago irakurri »

Nafar Arazoaren Islada Txanpongintzan – 1. Atala

Dagoeneko gauza jakina izan beharko luke Pernando katoliko deitutako Aragoiko erregeak Nafarroako erresuma erasotu eta konkistatu zuela 1512.garren uztailean. Erasoa, Gaztelako erresumako tropekin egin zuen hala ere, Pernando usurpatzaile deitu beharko genuena, bere alaba Juana erreginaren erregeorde bait zen aldi berean Gaztelako erresuman. Hasiera batean, Pernandok aita santuaren bulda bat faltsutu zuen bere erasoa justifikatu

Nafar Arazoaren Islada Txanpongintzan – 1. Atala Gehiago irakurri »

Luis II – Azken Ezkutu Laurden Sobiranoak

Garaialdia: Luis II. Nafarroako erregea, Luis XIII. Frantziako erregea Mota: Zilarrezko Ezkutu Laurdena Urtea: 1620 Txanpon-etxea: Donapaleuko txanponetxea Ertza: Irregularra Ertzaren Grabatua: ————– Metala: Zilarra, 917 milesima edo 11 dirutako zilegitasuna Diametroa: 29 mm Pisua: Ale honek 9,43 gr Kopurua: Ezezaguna 1620 urtean, 1619. urtean 50.707 ale landu ziren Txanpongintza: Mailu bidez Txanponetxeburua: Jean Pierre

Luis II – Azken Ezkutu Laurden Sobiranoak Gehiago irakurri »

Karlos VII-aren marabedi bakarra – Azken Mailu Dantza

Garaialdia: Karlos VII. Nafarroako erregea, Karlos IV. Espainietako erregea Mota: Marabedia Urtea: 1789 Txanpon-etxea: Iruñako txanponetxea Ertza: Irregularra, txanponbudin edo kospel oktogonala Ertzaren Grabatua: ————– Metala: kobrea Diametroa: 19 mm Pisua: Ale honek 2,71 gr, nominalki 3,04gr inguru Kopurua: Ezezaguna, 1781. urteko gorteek 12.000 dukat, 4.704.000 ale marabediren lanketa eskatu zuten Txanpongintza: Mailu bidez Txanponetxeburua:

Karlos VII-aren marabedi bakarra – Azken Mailu Dantza Gehiago irakurri »

Euskal Txanponen Pisu eta Legea

Ferrer Bassa i taller. Escena de pesatge de monedes d’or amb un trabuquet o balança de plats triangulars. Salteri anglo-català de París, avui a la Biblioteca Nacional de França, 1333-1348. Fotografia del facsímil de l’obra editat per Moleiro editors. Biblioteca Joaquim Folch i Torres del Museu Nacional.

Baionako Euskal Museoak aurkezten dituen objektuen artean hiri honetako bost pisu patroi daude. Pisu horiek, pisu estandar gisa erabiltzeko asmotan udaletxean kokatu ziren 1788. urtean. Forma zilindrikoa dute eta goialdean zulo batek zeharkatzen dituzte, zuloan zehar eraztun mugikor bat kokatu ahal izateko. Zilindroaren aurpegietan Baiona hiriko armarriaren irudia azaltzen dute. Baionako Euskal Museoan gordetako Pisu

Euskal Txanponen Pisu eta Legea Gehiago irakurri »

Baionako Txanponetxeari begirada – 2. atala, Prentsak lanean

1640. urte hamarkadan txanpon erreforma berri bat eman zen Frantziako erresuman. Erreforma honen barne, txanpon mota berriak sortu ziren, pisu eta balio berriekin. Baina horrez gain, mailu bidezko txanpon langintza debekatu eta Jean Varin-ek (edo Warin-ek) bultzatutako bolantezko prentsa bidezko txanpongintza derrigortu zen erresuma guztian. Helburua, honako honetan ere, txanpon aleen kalitatea hobetzea eta ondorioz

Baionako Txanponetxeari begirada – 2. atala, Prentsak lanean Gehiago irakurri »

Euskara