Katalina eta Juan nafar erregeen txanpongintzari buruz Nafarroako Agiritegian informazio bila nebilela, garai honetako Biarnoko Jaurerriaren moneta egiturari buruz azalpen ugari ematen digun pasarte bat aurkitu nuen.
Pasarte hau aurreko atalean aipatu nuen 164. Kaixaren 28. Dokumentuaren (AGN, 164. Kaixa 28. Dokumentua) barne da, bostgarren orrian (3. Recto) hasi eta hurrengo sei orrialdeetan zehar zabaltzen dena.
Pasarte honetan dagoen edukiari eta Adrien Blanchet adituak 1893. urtean idatzitako “Histoire Monetaire du Bearn” liburuak jasotzen dituen Pirineo Atlantiko Departamenduko agiritegiaren dokumentuei esker, Katalina erregina eta Biarnoko jaunaren garaiko Biarnotar txanpon sistemari buruz argi pixka bat bota dezakedala uste dut.
Nire azalketak eztabaidagarriak eta osatugabeak izan daitezke, ezin izan bait ditut Pau-ko agiritegiko dokumentuak aztertu, osatu edo bermatu, baina abiapuntu bezala oso lagungarriak izan daitezke. Ez dut horrelakorik beste inon aurkitu. Ni ez naiz Biarnoko txanponetan aditua, akatsak ere izan ditzazke nire ikuspegiak, baina ikuspuntu berri bat zabaltzen dudan moduan, azterketa sakonagoen hipotesi suertatu daitezke.
Has gaitezen beraz.
Katalinaren garaian txanponetxe bakar bat zen Biarnoko Jaurerrian eta hau Morlaas-eko herrian kokatzen zen. Departamenduaren agiritegiko C680 eta E326 dokumentuek agertzen dutenaren arabera, ez zen garai erraza izan Katalinaren erregealdia Morlaas-eko txanponetxearen txanponetxeburuentzat.
Biarnoko gorteek, hiru txanponetxebururen ordezkapena eskatu zuten hamar urteren buruan, Jean de Gardey (1484), Martin de la Doe (1492) eta Menauton de la Motte (1494). Hiru hauez gain, Arnaud d’Abbadie (1484), Gaston de Saint-Johan (1497. urtean hildakoa) eta Johan de Candau (1497) ere ibili ziren txanponetxeburu moduan. Ez zen egonkortasun ugari izan txanponetxe honetan eta gaizki landutako txanponen kexuak ugariak ziren gorteen aldetik.
Kontextu honetan, Nafarroako artxibategiko 164. Kaixaren 28. Dokumentuari begiratu behar diogu. Hasiera batean, 1492. urtean Lizarrako gorteek emandako agindu batzuk jasotzen ditu dokumentu honek eta Biarnoko txanponei dagokien txostenak datarik ez duen arren, garai berberean kokatu dezakegu. Egilea Nafarroako erresumaren txanponetxeburua izan daiteke, Belenguer d’Aoyz ziur aski, txanponketei buruz ematen dituen xehetasunei begiratu ezkero. Hona hemen dokumentuaren pasarte aipagarri honek zer dioen:
Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 28. Dokumentuaren 5. Orria (3 Recto)
Este es el parecer delos que han entendido e bisitado las frapturas que dela senorya de Bearne han embiado algunos personajes sobre el fecho de la moneda en las quales frapturas no fallamos por nenguna forma q sepueda bater moneda segunt el balor dela plata a la ley ny talla que ellos frapuen ny pensamos q nenguno se obligue a fazer segun es comenydo enellas ny segont ley peso e medida que es acostumbrada entodas las casas de moneda que hasta el dia de oy se han fecho segunt berdat e assi por mandado de los Rey e Reyna nuestros soberanos senores en su real consejo havemos fecho el present havys delo que se puede fazer segunt el balor que dan al marquo de plata de argent fin q son XII dineros de ley e segunt dchos e ntros conciencias havemos fecho el present havys como se sigue:
Et Primeramente nos parece sedeben fazer escudos de oro, los quales avran ley de beynte dos quirates tres quartos habran remedio un quarto de quirat e seran a beynte dos quirates y medio sin otro remedio sino como dicho es e se faran de talla a setenta dos piezas por marquo sin remedio enla talla, edara el maestro a los que traeran oro a ley delos dchos beynte dos quirates y tres quartos setenta escudos de oro monedado por marquo e de oro fino al equipolent.
Item havran el rey e Reyna ntros Senores por el Senoreaje por marquo de oro una pieza e los otros officiales como son obreros monederos el maestro y todos los otros la otra pieza demanera que se de a todos los que traeran como dicho es marquo doro de beyntedos quarats y tres quartos havran los dichos setenta escudos y el quarto del remedio sera del dicho maestro pues a la senorya da una pieza por marquo. E parecenos q no debe cessar en la casa deberan de bater del dcho oro ala sobredcha ley et talla, porque quede en la tierra aquel probecho tomando enjemplo en lo que se ha seguydo delas baquetas y dela moneda blanca.
Lehen pasarte hau sarrera modukoa da; agerian uzten du Morlaaseko biarnotar txanponetxeak arazoak zituela txanponak lantzeko orduan eta ondorioz, erregetxeak Nafarroako txanpongileei aholkua eskatu zien. Lehen paragrafoan azaldutakoaren arabera, nafar adituaren ustetan, Biarnoko konterrian lantzen ziren txanponen pisu eta legea ez zen aurrerantzean mantentzerik. Ondoren, landu beharreko aleen ezaugarriak ematen dizkigu.
Lehenik urrezko aleei buruz hitz egiten du, Biarnoko urrezko ezkutuak. Hauentzako, Nafarroan landutako dukat edo nabarroen ezaugarri berberak proposatzen ditu. Zilegitasunari dagokionez, 22,75 kilatetako urre edukiera baina kilate laurden batetako erremedioaz, 22,5 kilate beraz, Nafarroako dukaten modukoak. Pisuari dagokionez, 72 ale lanketa marko bakoitzean, 3,4gr inguru ale bakoitzarentzat, non urrea zekarrenari 70 ale ordaindu behar zitzaizkion, ale bat señoriaje zerga moduan eta beste alea, lanketa kostuentzat; Nafarroan lantzen ari ziren nabarroen patroi berdin berdina.
Zorionez, aipatutako Departamentu agiritegiko C680 dokumentuko 14. folioak, 1493. urtean Olite-Erriberriko Jauregian emandako Biarnoko txanponen egiturari buruzko agindua isladatzen digu:
“Ordonnances feytas toquant la monede, lo XX jorns de Mars 1493, a Olit, servadores a Morlaas et autres Pars
Sur la mise de la monede
Primo lo maestre particular balhera de marc d’or fin, cent septante tres francs sincq soos VIII diners, paguementz de scutz a vint et cuatre soos II diners pesse.
Item fara diners d’aur; seran a XXII Kayratz et tres quoars de Kayrat et ung quart de kayrat de remedi et a VI soos de talhe”
Aurreko pasarteak, Nafarroako adituaren aholkuak onartu eta bideratu zirela adieraziko liguke, sei sueldotako tailak (6×12=72) lanketa marko batetik 72 txanpon ale landu behar zirela adieraziko bait luke.
Katalinaren urrezko ezkutu gutxi iritsi dira gure egunetaraino, nik momentuz hiru baino ez ditut aurkitu, bata Frantziako Biblioteka Nazionalean, bestea Pau-ko Musée des Beaux Arts-en eta azkena 2005 urtean irten zen enkantean:
Katalina (1483-1517) Biarnoko jaunaren izenean Morlaas-eko txanponetxean landutako urrezko ezkutua – 3,25 gr
Aurkia: KTHERINA 8 DEI 8 GRA 8 DOMINA 8 BEARNI
Ifrentzua: DOMINVS 8 ILLVMINATIO 8 MEA 8 ET 8 SALVS
Frantziako Biblioteka Nazionalaren Irudia
Katalina (1483-1517) Biarnoko jaunaren izenean Morlaas-eko txanponetxean landutako urrezko ezkutua
Aurkia: KTHERINA 8 DEI 8 GRA 8 DOMINA 8 BEARNI
Ifrentzua: DOMINVS 8 ILLVMINATIO 8 MEA 8 ET 8 SALVS
Jean Vinchon Numismatique Vente du 29/10/2005 Lot 89
Hirugarren alearen pisu datu fidagarririk ez dugu. Museotan diren txanponen bi kasueetan, txanponen pisua 3,25gr inguruan dabil, aurrean adierazten zen 3,40 gramokoaren ordez. Horrek, 1493. urtearen aurretik landutako Biarnoko urre aleak Nafarroakoen pisuaren zertxobait azpitik baina urre edukieraz zertxobait gainetik zirela frogatu lezake.
Hori bermatuko luke, 1492. urtean Lizarrako gorteen gomendioz argitaratutako txanponen balio eta zirkulazioaren buruzko ordenantzak, aurreko atalean ikusi genuenak.
Baina, iturri desberdinak isladatzeko asmotan, Biarnoko dokumentuek agertutako baliokidetasunak ere atera ditut. Hona hemen honako taula hau, non urrezko txanpon bakoitzak bere herrialdean zuen balioa isladatu dudan:
Urrezko Txanpon Mota |
Pisu Nominala |
Zilegitasuna |
1492. Urteko balioa Nafar Sistemaren arabera (AGN 164N28) |
1489. Urteko balioa Biarnoko Sistemaren arabera (ADPA C680 F11) |
1493. Urteko balioa Biarnoko Sistemaren arabera (ADPA C680 F14) |
1494. Urteko balioa Biarnoko Sistemaren arabera (ADPA C680 F15) |
Frantziako Sistemaren arabera |
Nafarroako Dukat Zaharra – Frantzisko Febo |
3,4 gr |
958 mil |
56 gros – 112 sueldo – 1344 diru |
25 sueldo – 300 diru |
25 sueldo – 300 diru |
25 sueldo – 300 diru |
??? |
Nafarroako Dukat Berria/Nabarroa – Katalina |
3,4 gr |
937.5 mil |
53 gros – 106 sueldo 1272 diru |
24 sueldo – 288 diru |
23 sueldo 8 diru – 284 diru |
23 sueldo 4 diru – 280 diru |
??? |
Biarnoko Ezkutua – Katalina |
3,25 gr?? |
??? – 937.5 mil?? |
52 gros – 104 sueldo – 1248 diru |
24 sueldo 2 diru -290 diru |
23 sueldo 2 diru – 278 diru |
24 sueldo 3 diru -291 diru |
??? |
Frantziako Eguzkiaren Ezkutua – Karlos VIII |
3.496 gr |
963 mil |
52 gros – 104 sueldo – 1248 diru |
24 sueldo 2 diru -290 diru |
23 sueldo 2 diru – 278 diru |
24 sueldo 3 diru -291 diru |
36 sueldo 3 diru – 435 diru |
Nafarroako, Biarnoko eta Frantziako urrezko txanponen arteko baliokidetasunak, lurralde bakoitzaren moneta sistema egituran – ADPA = Archives Départementales Pyrénées Atlantiques
Bai Nafarroa, Biarno edo Frantziako erresumek libera, sueldo eta dirutan oinarritutako kontu sistema berbera zuten. Libera batek, hogei sueldo eta sueldo batek hamabi diru. Baina erresuma bakoitzean, bere kontu sistemaren oinarria, bere diru unitatearen txanpon oinarria desberdina zen, diru tournaitarra Frantzian, Kornado erdia edo negretea Nafarroan eta geroago ikusiko dugun diru unitatea Biarnon.
Biarnoko eta Frantziako diru egituraren artean 1.5 aldiko baliokidetasuna zegoen. Biarnoko eta Nafarroakoen artean berriz 4.3 aldizkoa.
Hau urre txanponen balioaren taula berregin ezkero ikus daiteke.
Urrezko Txanpon Mota |
Pisu Nominala |
Zilegitasuna |
1492. Urteko balioa Nafar Sistemanre arabera (AGN 164N28) | 1489. Urteko balio Biarniko Sistemaren arabera (ADPA C680 F11) |
Frantziako Sistemaren arabera |
1489. Urteko baliokidetasunaren arabera Sistema bakoitzean Diru Kopurua |
Sistema Monetarioen baliodetasun ratioa |
Nafarroako Dukat Berria/Nabarroa – Katalina | 3,4 gr | 937.5 mil | 53 gros – 1272 diru | 24 sueldo – 288 diru | ??? | 1248 | 4.30 |
Biarnoko Ezkutua – Katalina | 3,25 gr?? | ??? – 937.5 mil?? | 52 gros – 1248 diru | 24 sueldo 2 diru -290 diru | ??? | 24 sueldo 2 diru -290 diru | 1 |
Frantziako Eguzkiaren Ezkutua – Karlos VIII | 3.496 gr | 963 mil | 52 gros – 1248 diru | 24 sueldo 2 diru -290 diru | 36 sueldo 3 diru – 435 diru | 36 sueldo 3 diru – 435 diru | 1.5 |
Frantziako, Biarnoko eta Nafarroako sistema monetarioen arteko baliokidetasun ratioa
Jarrai dezagun, Nafarroako agiritegiko dokumentuaren hurrengo orrialdearekin, zilar lanketei buruz jardungo bait da orain:
Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 28. Dokumentuaren 6. Orria (3 Verso)
Et bien assi en un marquo d’argent fin acopella ay doze dineros argent fin y en el dinero assi bien ay beynte quatro granos. Esta es la ley delaqual todos los officiales delas casas de moneda en todo el mundo han acostumbrado y lo faran hasta la fin del mundo entanto q faran moneda.
Et bien assi un marquo d’argent de doze dineros de ley affinado que es un sueldo de fino bale doze francos de Rey en todas las casas de la moneda q fazen en el reyno de Francia, segun relatan delos que saben los quales acostumbran de dar atodos los que traen a la dcha moneda los dichos doze franquos por marquo del dcho argent de copela e delo q es marcado al equipolent segun la ley que compete.
Et bien assi baliendo el sueldo de ley de fin argent q son doze dineros a doze Franquos el marquo y el franquo ochenta ardits monta el marquo de fino de los dichos XII dineros a nebecientos sessenta ardites que son cient sessenta sueldos de a VI ardits por sueldo, monta seze franquos burdaleses a X sueldos por Franquo.
Et bien assi por quanto enhum marquo no se fara tan buena menta para no cargar sobre la moneda tanto y se faze menta de ocho marquos de argent fin de la sobre dcha ley de los doze dineros que bateran beyntequatro marqos de obra y por cargar sobrello han acordado de fazerlo assi q montan los ocho marquos de fino que son ocho sueldos deley a Razon de los dchos XVI franquos de cada diez sueldos, Cient y beynteocho franqos.—————–> CXXVIII franq
Lehen pasarte honek zilar marko bakoitzaren pisu baliokideak ematen dizkigu, ohizko zortzi ontzetan azpibanatu ordez, hamabi zilarrezko frankotan azpibanatzen bait du. Zilarrezko franko hauetako bakoitzetik, 80 ardit atera beharko lirateke (honek ardit bakoitzak 0,25gr zilar garbi inguru zituela emango liguke). Zilar garbi marko batetik 960 ardit orotara, eta ardit bakoitzak bi dirutako balioa zuenez, honek 160 sueldo (sueldo bakoitzak 12 diru) emango lizkiguke. Hemen, kontu unitate berri bat azaltzen da, bordeleko frankoa, libra erdi edo hamar sueldotako baliokidetasuna zuena. Ondorioz, zilar marko garbi bakoitzetik, 16 bordeleko franko, 160 sueldo, 960 ardit edo 1920 diru unitate ateratzen ziren.
Ondoren, gaur egunean zilarrezko blanka deitzen diegun txanponek izan beharko luketen ezaugarriei buruz hitz egiten du. Zilar edukia hiruren batean omen zuten, hogeitalau lanketa markotan zortzi zilar garbi marko erabiltzen bait ziren, hau da 4 dirutako edo 333 milesimatako zilegitasuna. Zortzi marko hauen erosketa kostua, 128 bordeleko franko lirateke orotara, zilar garbi marko bakoitzeko hamasei franko.
Hurrengo orrietan, hogeitalau lanketa marko hauen txanponketa prozesuan izango liratekeen gastuen eta galera kostuen zerrenda egiten da. Luze xamarra den arren, orrialde guztiak sartu ditut ondororengoan, nire ustezko irakurketarekin batera. Txanponetxe batean erabiltzen ziren teknika eta prozeduren, eta bertan parte hartzen zuten langile, lehengai eta lanketa pausoen deskribapen eta kostuen berri ematen digun einean oso interesgarria aurkitzen dut:
Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 28. Dokumentuaren 7. Orria (4 Recto)
Item a los sobredichos ocho marquos de argent fin se Reqiere ocho marquos dargent fin de XII dineros de ley seldran XXIIII marquos de obra a IIII dineros argent fin e porque no se puede bater moneda sin Remedio ny se fizo jamas ny se fara ha menester en cada marquo de obra un grano a lo menos de remedio como abaxo fara mennor.
Las despensas de VIII marquos de ley dargent fin de XII dineros como esta dicho:
Primo balen VIII marquos de plata fina de a XII dineros contando como de suso es dicho a XVI francos burdaleses de X sueldos el franco y el sueldo seys ardites monta —–> CXXVIII franquos
Item se requieren para liga XVI marcos de cuybre q balen a X ardits libra de doze onzas y media monta -> 1 Franquo VII Sueldos X dineros
Item palas mermas de fonder pa ligar la plata con el cuybre en XXIIII marquos mermara sin fallar dos onzas e por expensa se fallara q balen las dchas dos onzas ——> 1 Franco V sueldos
Item paralas mermas del forjar e decortar todas a peso ygual e de redonder yalonar se mermara por expensa buna onza en los dchos XXIIII marquos en especial q han de ser Rendidos recogida la dcha obra q monta la onza -> VII Sueldos VI Dineros
Suma plana CXXXII franquos IIII dineros
Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 28. Dokumentuaren 8. Orria (4 verso)
Item de mermas se requyere pa enblanqar despues q los obreros dan la obra fecha al maestro recozida como dcho es mermara por marquo de obra una pieza de tres ardits que monta en los XXIII marquos e V onzas XXIII piezas y media a tres ardites monta -> 1 Franquo I Sueldo VIIII Dineros
Item pa los obreros lo ques aconstumbrado dar por marquo de obra a VI ardits q monta XXIII sueldos VI dineros los quales dara la dicha obra al maestro pesadas pieza por pieza todas fuertes de talla yguales los quales seran pagados de lo que renderan het eno de la cizalla q monta —–> II Francos III Sueldos VI Diners
Item a los monederos por marquo demonedar a III ardits por obra monedada monta —–> I Franquo I Sueldo VIIII Dineros
Item a los officiales sedara lo ques acostumbrado todos tiempos q son a III ardits por marquo de obra estos son para los cunyos e pa el tallador e pa el ensayador e palaguarda e pa el general q monta en los XXIII marquos V onzas ——-> I Franquo I Sueldo VIIII Dineros
Item el carbon pa fonder el maestro y pa el obrar a los obreros pala sobre dcha obra —————–> V sueldos
Item pa crisuelos alvun decriba sal leyna pa emblanquir pa la dcha obra ———————> II sueldos
Item palas sellas de la libranza q toma la guarda y el ensayador por retener las muestras con el Report —–> II Sueldos
Item al maestro por sus trabajos pa la arcilha e cosas necessarias a la dcha moneda pala sobre dcha obra a IIII ardits por marq q monta ———————> 1 franquo 6 sueldos
Suma Plana VIII francos III Sueldos VIIII Dineros
Assi suma la despensa con el argent de la obra fecha como de suso parece de los XXIII marquos III onzas y media de obra emblanquyda e monedada monta en net —————–> CXXXX Franquos IIII Sueldos I diner
Orrialde hauen laburpen bat egin ezkero, 24 lanketa marko hauek Quoarder, double edo tarja txanponetan txanpontzeko prozesuan zeuden gastuak honako hauek zirela ikus dezakegu:
- Zortzi zilar markoren erosketa kostua: 128 Bordeleko Franko
- Hamasei kobre markoren erosketa kostua: Franko bat, 7 Sueldo, 10 diru
- Kospelak prestatzen zituztenen ordaina: 2 Franko, 3 Sueldo, 6 Diru
- Kospelak txanpontzen zituztenen ordaina: Franko bat, Sueldo bat, 9 Diru
- Pila, trokel, grabatzaile, goarda, general eta entsegatzaileen ordainak: Franko bat, Sueldo bat, 9 Diru
- Ikatza: 5 Sueldo
- Tresnak, egurra eta lanabesak: 2 Sueldo
- Lanketa laginak entsegatzailearen probentzat: 2 Sueldo
- Txanponetxeburuaren buztin eta bestelakoak: Franko bat, 6 Sueldo
Hasieran batean erabilitako hogeitalau markoetatik, 23 marko eta 3,5 ontza txanpontzen ziren azkenean. Eta txanponketa prozesuan izandako galeren eta hauen kostuen laburpena honako hau litzateke:
- Zilarra eta kobrea galdatu eta nahastean: 2 ontza -> Franko bat, 5 sueldo
- Lanketa, mozketa berdinketa eta borobilketan: 1 ontza -> 7 Sueldo, 6 Diru
- Txanponak berregosi eta zuritzean: Pieza bat/lanketa marko batean -> Franko bat, sueldo bat, 9 Diru
Guzti hauek batu ezkero, 140 Franko, 4 Sueldo eta diru bateko kostuak irtetzen zaizkigu.
Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 28. Dokumentuaren 9. Orria (5 Recto)
Item contando los VIII Sueldos de ley de Argent fin a XII dineros a Razon de XVI Franquos burdaleses el marquo del sueldo deley e bien assi cargadas las despensas y mermas como de suso parece fallaran en neto beyntetres marquos tres onzas y media de obra limpia en neto q balen los dchos XXIII marquos III onzas y media de la obra fecha contando a CXX piezas por marcho a III ardits q faze LX Sueldos por marquo de obra ——> CXXXX Francos VI sueldos III dineros.
Assi sobra de la obra fecha a las costas e por principal dela dcha moneda en los XXIII marqos y III onzas y media II sueldos y II dineros q son XIII ardits q biene a cada marco de obra un dinero e mas en toda la dcha obra dos ardits y medio. —–> II sueldos II dineros
Sortutako masa monetarioa berriz, 140 Franko, 6 Sueldo eta hiru diru ziren. Bi sueldo eta ardit batetako soberakina sortzen zen.
Nafarroako erresuman indarrean ziren ordenantzekin gonbaratu ezkero, txanponketa zergapekotasun desberdinak agertzen dizkigute aurreko pasarteek. Lehenik harritu nauena, señoriaje zergaren aipu gabezia izan da. Pila/trokelen kostuak eta entsegatzaile, goarda, general eta tailatzailearen soldatak lanketa marko bakoitzetik ateratako txanponetatik ordaintzen ziren. Eta jasotako ordaina (lanketa marko bakoitzeko hiru ardit), txanpontzaileek jasotzen zutenaren berbera zen, kospelak prestatzen zituztenen (lanketa marko bakoitzeko sei ardit) erdia halaber. Jakina, txanpontzaile langile kopurua ofizialena baina handiagoa izango zen eta kospel langileena oraindik ere are handiagoa, baina nahiko esanguratsua iruditu zait ofizialen ordainketa eredu hau.
Era berean, txanpon ertainei buruz argibide ugari ematen dizkigu azken pasarte honek. 333 milesimatako zilegitasuna zuten 23 marko eta 3,5 ontza txanpondu ezkero, ekoiztutako txanponek 2,04 gramotako pisu nominala izan beharko lukete (120 ale lanketa marko batean 244,740gr/120=2,04gr). Txanpon hauen izenik ematen ez den arren, hiru arditetako balioa izan beharko luketeela adierazten da. Ardit hauek, bi dirutako balioa zutenez, txanpon hauek sei biarnotar dirutako balioa izango lukete.
Ziurrenik ez ziren proposatutako txanpon ertain hauek ezaugarri hauekin landu. Egia esan, txanpon ertainen egitura nahiko konplexua suertatu zen garai hauetan. Alde batetik, Frantziako erresuman indarrean zen egiturari jarraitu nahi zitzaion, baina era berean, Nafarroako egiturarantz ere gerturatu nahian zebiltzan.
Garai honetako Frantziar erresumaren txanpon ertainak blanka izena jasotzen zuen. Karlos VIII.aren (1483-1498) agintealdi hasieran, hamabi diru tournatarretako balioa zuten bi blanka mota ezberdin landu ziren, eguzkiaren eta koroaren blanka. Zilar edukia lau diruetatik (4 diru = 333 milesima) gora zuten eta haien pisu nominala jeisten joan zen arren, 3 gramoetatik gertu ziren.
Baina 1488. urte bukaeratik aurrera, hamar diru tournaitarretako balioa zuten K koroaren blanka berriak hasi zen lantzen Karlos VIII. erregea. Zilar edukia 4 diruen azpitik zuten dagoeneko (3 diru eta 20 grano) eta pisua berriz 2,6 gramoren inguruan.
Karlos VIII (1483-1498) Frantziako erregearen izenean landutako eguzkiaren blanka edo zuria – 1483 urtetik aurrera – Alea: 2,91gr, 25,9mm – Troyes-eko txanponetxea
Nominalki 359 milesima zilar edukia (4 diru eta 7 grano), 3,117 gr, 12 Tournaitar Diru
Aurkia: KAROLVS: FRANCORVM: REX
Ifrentzua: SIT: NOMEN: DNI: BENEDICTVM:
iNumis, Mail Bid Sale 45, Lot 2068 05.03.2019
Karlos VIII (1483-1498) Frantziako erregearen izenean landutako Koroaren Blanka edo zuria – 1488 urtetik aurrera – Alea: 2,38gr 27mm – Bourges-eko txanponetxea
Nominalki 359 milesima zilar edukia (4 diru eta 7 grano), 2,846gr, 12 Tournaitar diru
Aurkia: + KAROLVS* FRANCORVM* REX* B (Bourges)
Ifrentzua: + SIT* NOME* DNI* BENEDICTV* B (Bourges)
CGB.fr, Internet Auction July 2023, Lot 853307 25.07.2023
Karlos VIII (1483-1498) Frantziako erregearen izenean landutako K izkiaren Blanka edo zuria – 1488 urte bukaeratik aurrera – Alea: 2,42gr– Paris-eko txanponetxea
Nominalki 319 milesima zilar edukia (3 diru eta 20 grano), 2,646gr, 10 Tournaitar diru
Aurkia: + KAROLVS* FRANCORVM* REX*
Ifrentzua: + SIT* NOMEN* DNI* BENEDICTV*
Myntkompaniet/AB Philea, Coin Auction 20, Lot 626 08.05.2021
Biarnoko txanpon ertainek balio murrizketa patroi berbera jarraitu zuten; gaur egunean blanka bezala ezagutzen ditugun arren Biarnoko txanpon ertainek, quoarder edo double izena jasotzen zuten (ikusiko dugunez, tarja izena ere jaso zuten geroago). Quoarder izen honek, lau zenbakiaren nozioa gogorarazten digu nolabait; eta hala zen izan ere, quoarder hauek, lau arditeko balioa bait zuten erregealdi hasieran. Lau arditek zortzi diru biarnotar zituzten.
Biarnoko eta Frantziako diru egituraren artean 1.5 aldiko baliokidetasuna zegoen, urrearen atalean ikusi dugunez.
Baliokidetasun ratio hau erabili ezkero, quoarder baten 8 diru biarnotarrak, Frantziako sistemaren 12 diru tournaitar zirela antzeman dezakegu (8 diru Biarnotar x 1.5 = 12 diru Tournaitar).
Frantziako erresumaren 12 dirutako blankak ispilkatzen zituzten Katalinaren quoarderrak oso eskasak dira. Serge Salles aditu Foroaren web orrialdetik atera dudan ondorengo alearen argazkiak, quoarder hauek Frantziakoekin zituzten antzekotasun estilistikoak erakusten dizkigu:
Katalina (1483-1517) Biarnoko jaunaren izenean Morlaas-eko txanponetxean landutako zilarrezko quoarderra – 2,10 gr
Aurkia: + KATALINA : DEI : G : DOMINA : BEAR
Ifrentzua:PAX*ET*HONOR*FORQVIE*MORLA
Serge Salles-en Foro-aren edukia
Katalina (1483-1517) Biarnoko jaunaren izenean Morlaas-eko txanponetxean landutako zilarrezko quoarderra – 1,91 gr – 24,5 mm diametroa
Aurkia: + KTHERINA : DEI : G : DOMINA : BEARN
Ifrentzua:PAX*ET*HONOR*FORQVIE*MORLA
Baina hamar diru tournaitarretako balioa zuten blanken erabilera Frantziako erresuman zabaldu zen einean, quoarder hauen balioa ere doitu beharrean izan ziren Biarnon eta 3,33 ardit edo Morlaas-etako balio berria eman zitzaien ( 10 diru tournaitar/ 1.5 ratioa = 6.66 diru biarnotar – > 3.33 ardit edo Morlaas). Zera gogoratu beharrean gara; Biarno lurralde sobiranoa bazen ere, Frantziaren barne ziren lurralde feudal ugari zituen Foix erregetxeak (Foix eta Bigorra besteak beste); baliokidetasun erraza komeni zitzaien Frantziako moneta sistemarekin.
Hau bermatzen digun dokumentu pare bat aurkitu ahal izan ditut. Lehenago, urrezko txanponei begiratu diogunean aipatu dugun departamendu agiritegiko C680 F11 dokumentuak, 1489. urteko azaroak 30an Pau-n kaleratutako zilar txanponen baliokidetasun ondorengoak adierazten dizkigu:
- “Dobles de Bearn a quoate arditz pesse.
- Dobles de France e deu sorelh a IIII arditz ung diner pesse.
- Dobles de France de la Corone a IIII arditz pesse.
- Dobles de France deu K las tres X arditz
- Gros de France, XII arditz pesse.
- Testoos de Milan trente sept arditz ung diner.
- ….
- Gros de Navarra bielhs a XII arditz pesse.”
Pasarte honek izugarrizko garrantzia duela konturatu naiz, ez Biarnoko txanpon historiarentzat soilik, baizik eta nafar txanpongintzarentzat ere bai (Gros de Navarra bielhs a XII arditz pesse). Honi buruz, atal oso bat idatzi beharko dut.
Ikus dezakegunez, double edo quoaderrak lau arditetako balioa mantentzen zuen 1489 urtean, Frantziar erreinuko blanka eguzkidunaren eta koroadunaren parean. K izkiaren blankak berriz, hiru ardit eta hiruren batetako balioa zuen dagoeneko, aurreko pasartean aurrekusi genuen moduan.
Baina agiritegiko C680 F14 dokumentuak honako hau azaltzen du 1494. urteko apirilak 11.an:
“Cors d’argent:
Primo baquetes: VI baquetes per I morlaas (Momentu honetan behar baino zilar gutxiago zuten baketek, eta ardit batek 4 baketatako baliokidetasuna izan beharrean 6 izatera pasa zen denboraldi motz batez)
Quoarders: Los tres per X Morlaas”…
Dagoeneko quoarderrak 3,33 ardit edo Morlaas balio zituen.
Lescarren zinatutako 1494. urteko uztailak 8.an, Biarnoko gorteek txanponen oizko balioa bermatzeko deia egin zuten, C680 F17 dokumentuak jasotzen duena:
“…et au regard deus Morlaas, quoaderns, et autes monedes, es adviis aus dictz deputatz que deben aver cors et coardens aixi que es acostumat…”
Eta honen ondoren, 1494. urteko abuztuak 19.an, Iruñan kaleratutako C680 F15 dokumentuak erregetxearen erantzuna isladatzen du:
„…Et au Regard de las targes de quoate morlaas et deus medixs morlaas batutz en nostre dicte secque et monede de Morlaas; considerant lo cors et mise de las autres susdictes monedes tant d’aur que d’argent se reforme en mendre pretz en mise que no ere acostumat en los dicts pays de Bearn combien es rasonable que las dictes targes batudes a Morlaas et los medixs morlaas conveniencie et correspondencie mise a las pesses d’aur, car autrement si se meten en la prumere mise et qui a present se meten sens impossible agossen correspondancie a la mise de las autres susdictes pesses et redondere totz jorns en mayor interesse et dampnadge deu dict pays.
Per so, volem, statuim et ordenam que las dictes targes de Morlaas ayen cors et mise dessi en avant las tres per detz morlaas et los tres morlaas la valor de dus bons morlaas de forte monede.“
Aurkeztutako hipotesia bermatzen digute aurreko pasarteek, balioa jetsi egin zioten quoaderrari, 3,33 arditetaraino. Era berean, tarja izena ematen hasi zitzaien, Bretainiako txanponen izenaren arabera. Azken pasarteak, bi ardit eta Morlaas desberdinen berri ere ematen digu, non hiru Morlaas txanpon zaharrek bi ardit berriren baliokidetasuna izan beharko luketen. Geroago hitzegingo dugu honi buruz.
Baina atal hasierako Nafarroako agiritegiko AGN164 N28 dokumentuak hiru morlaasetako txanponei buruz hitz egiten zuen, 3,33 takoez hitz egin beharrean. Dokumentua idazteko orduan egindako laburpen bat izan daiteke. Izan ere, 1493. urtetik aurrera hiru morlaas edo arditeko (edo hiru eta heren batetako) txanponak lantzen hasi zirenaren berma departamendu agiritegiko C680 F14 dokumentuak ematen digu. Honako hau Erriberri-Oliten kaleratu zen 1493. urteko martxoak 20.an.
“…. Item fara diners de tres morlaas; seran a tres diners XVIII graas de fin ab dus de remedi et a nau soos de talhe, ab dues pesses de remedi…”
Nafar adituek proposatutako 333 milesima eta 2.04 gramotako txanponen ordez, 312,5 milesima eta 2,26 gramotako pisu nominala zuten tarjen lanketa agindu zen. Tarja hauek aipatutako hiru arditeko balioa izan behar zuten eta ziur aski honako hau bezalakoak ziren.
Katalina (1483-1517) Biarnoko jaunaren izenean Morlaas-eko txanponetxean landutako zilarrezko blanka – 2,24 gr, 23,5mm diametroa
Aurkia: KTHERINA : DEI : G : DNA : BEARN
Ifrentzua:PAX : ET : HONOR : FORQVIE : MORLA
CGB.FR, INTERNET AUCTION JANUARY 2023, LOT 801806 24.01.2023
Tarja, quoader edo double hauek, hiru arditekoak edo hiru ardit eta heren batekoak, eraztun bat agertzen dute ifrentzu aldean, eta eraztun honek M edo MO izkiei begiratzen die:
Katalina (1483-1517) Biarnoko jaunaren izenean Morlaas-eko txanponetxean landutako zilarrezko double edo quoarderra – 2,35 gr
Aurkia: KTHERINA $ DEI $ G $ DNA $ BEAR
Ifrentzua: PAX $ ET $ HONOR $ FORQVIE $ MORL
Aureo & Calicó, Subasta 396, Lot 3407 18.10.2022
Ezaugarri hau erakusten duten eraztundun quoarderrak aurrean aipatu dugun 2,26 gramotako pisuaren inguruan ibili ohi dira. Ale hauek 1492. eta 1494. urteen artean Morlaas-eko txanponetxeburu izan zen Menauton de la Motte txanpoentxeburuaren lana izan daitezke. Eraztunaren kokapenak, txanponetxebururan ezaugarria emango liguke kasu honetan, haren abizena adierazten zuena.
Baina badira eraztuna beste leku batean agertzen duten aleak ere. Aurrez adierazitako 2,26 gramotako pisuaren gainetik izan ohi dira eraztuna ifrentzu aldeko gurutzearen edo P izkiaren azpian agertzen dituzten quoarder/double aleak:
Katalina (1483-1517) Biarnoko jaunaren izenean Morlaas-eko txanponetxean landutako zilarrezko double edo quoarderra – 2,63 gr 26 mm diametroa
Aurkia: KTHERINA X DEI X G X DNA X BEARNI
Ifrentzua:PAX X ET X HONOR X FORQVIE X MORLA
iNumis, Mail Bid Sale 34, Lot 440 11.10.2016
Eraztuna txanponetxeburuaren ezaugarritzat hartzen badugu, eta pisu handiagoko aleak Menautonen garaiaren aurretik landutako aleak zirela pentsa dezakegun einean, bigarren eraztundun ale multzo hau agian Arnaud d’Abbadie txanponetxebuaren lanketak izango liraketela susmatu dezakegu. Hipotesi honek ez du oinarri sendorik hala ere.
Dagoeneko izango da irakurleren bat, eraztunaren esanahiari bigarren aukera bat atera diona. Kasu batean MO eta bestean PA izkiak azpimarratzen badira, posible ahal litzateke txanponetxeburuaren ordez, eraztunak txanponetxea adierazi ahal izana? Morlaas eta Pau kasu honetan?
Aukera honen aurka, gaur egunetaraino iritsi zaizkigun agiri guztiak azalduko lirateke. Dokumentu guzti hauetan, XVI. mendearen erdialdera iritsi arte ez da Pau-ko txanponetxean landutako aleen aipamenik. Beraz, oraingoz, eraztuna txanponetxeburuaren ezaugarri dela esango genuke.
Hirugarren multzo bat, eraztunik azaltzen ez duten aleek osatuko lukete. Quoader, Double edo tarja hauek oso erabilera zabala izan zutenez, higadura ugari jasan ohi zuten. Eraztunaren hutsune hau higaduraren ondorio izan liteke, edo beste txanponetxeburu edo txanponketa garaialdi batetako aleen ispilu ere bai:
Katalina (1483-1517) Biarnoko jaunaren izenean Morlaas-eko txanponetxean landutako zilarrezko double edo quoarderra – Eraztun argirik ez
Aurkia: KATHERINA X DEI X G X DNA X BEARN
Ifrentzua:PAX X ET X HONOR X FORQVIE X MORL
Au Papier Monnaie
Orainarte datu interesgarri pare bat ikasi ditugu biloizko ale hauei buruz. Quoader, double eta tarja izenak jaso zituzten biarnotar dokumentu desberdinetan, baina dokumentu hauek ez zuten inoiz blanka izena erabili. Ale hauen benetazko izena erabili beharko genuke etorkizunean.
Ziur aski, landu ziren lehenak, quoader lobulodunak izan ziren eta 4 ardidetako balioa jaso zuten hasieran batean behintzat. Beranduago, lobulo gabekoak landu zirenaren ustea dut eta dokumenturen batzutan hiru ardidetako balioa ematen bazaie ere, hiru ardit eta hiruren bateko balioa izan zutela uste dut, Frantziako hamar diru tournaitarren blanken parean. Hori bermatuko luke Adrien Blanchet adituaren liburuan aurkitu dudan beste aipamen batek (liburuaren 100. Orrialdea, 5. Kapituloa, „Cours de la monnaie de Bearn“):
„Double: On en frappait en 1503 et nous voyons que 42 doubles valaient 23 sous et 2 ardits (ADPA C680 F48). Toutefois je ne peux preciser a quelle monnaie on avait donné ce nom.“
Adrien adituak ezin izan zuen double txanpon hau parekatu 1893. urtean. Berrogeitabi double 6,66 diruz biderkatu ezkero (double bakoitzak 3,33 ardit edo morlaasetako balioa, eta ardit bakoitzak bi diru) 23 sueldo eta sueldo heren bat irtengo zaigu. Sueldo batek 6 ardit zituenez hona hemen, aipatutako 23 sueldo eta 2 ardit, erabat zehazki. Badakigu beraz 1503. urtean oraindik ere double edo quoarderrak lantzen ari zirela eta aipatutako urtean 3 ardit eta heren bateko balioa zutela.
Txanpon hauen zilar edukiari buruz ditugun datuak aztertu ezkero eta inguruko erreinuetako txanpon parekoekin gonbaratu ezkero honako taula sor dezakegu:
Zilarrezko Txanpon Mota |
Pisu Nominala |
Zilegitasuna |
Zilar edukia |
Quoaderra – 1492. urteko nafar proposamena |
120 pieza markoan – 2,04 gr |
4 diru – 333 milesima |
0,68 gr |
Quoaderra – 1493. urteko txanponketa legea |
108 pieza markoan – 2,27 gr |
3 diru eta 18 grano – 312.5 milesima |
0,7081 gr |
Frantziako K izkidun Blanka – Karolus |
2,646 gr |
3 diru eta 20 milesima – 319 milesima |
0,8440 gr |
1495. urteko legearen Nafar Tarjak |
100 pieza markoan – 2,45gr |
3 diru eta 16 milesima – 305,5 milesima |
0,7478 gr |
Biarnoko quoarder/double eta inguruko txanpon parekoen zilar edukiera eta pisu berezitasunak
Ikus dezakegunez, Nafarroako tarja eta Biarnoko quoarderrak nahiko parean ziren zilar edukiari dagokionez, nafar aleak zertxobait gainetik ziren, %6.5 inguru. Baina Frantziako Karolusak nafar edo biarnotar aleen dexente gainetik ziren. Biarnoko aleak Karolus hauekin parekatu nahi baziren ere, ez dira harritzekoak Frantziako erakunde eta erregetxeak hurrengo urteetan aurkeztu zituzten kexuak.
Orainarte hiru edo hiru Morlaas-tar/ardit eta heren batetako balioa zuten txanponei buruz hitz egin dugu.
Baina Molaastar edo ardit txanpon deitutako hauek zer itxura zuten eta non kokatzen ziren Biarnoko txanpon egituraren barnean?
Katalinaren erreginaldian landutako lehen Morlaas-tarrek honako itxura zuten:
Katalina (1483-1517) Biarnoko jaunaren izenean Morlaas-eko txanponetxean landutako biloizko Morlaas-tarra – 0,65gr
Aurkia: + K DEI GRA DNA BEARN
Ifrentzua: + ET HONOR FORQVIE MORL (PAX txanponaren erdialdean)
Aureo & Calicó, Subasta 296, Lot 1943 21.09.2017
Ez naiz Katalinaren lehen eredu honi ardit izena ematen ausartzen, eredu estilistikoa aintzinako diruena bait da eta ez dakigu zein momentutan azaldu zen bi dirutako balioa zuen ardit izeneko txanpona. Katalinaren erregealdian zehar, 1489.an hor zen dagoeneko arditen aipamena. Beraz, zein urterarte eta zein baliopean landu zen Katalinaren lehen eredu hau?
Katalinaren Morlaas ale hauek Gaston bere aitonaren era bereko txanponen eredua jarraitzen zuten. Frantzisko Febo (1472-1483) bere anaiak ez zuen horrelako ale antzekorik landu.
Gaston IV (1436-1472) Biarnoko jaunaren izenean Morlaas-eko txanponetxean landutako biloizko txanpon alea – 0,59gr
Aurkia: + GASTO: LO CONS
Ifrentzua: + ONOR FORCAS (PAX txanponaren erdialdean)
CGB.fr, Internet Auction June 2022, Lot 741093 07.06.2022
Ez dut Gastonen aleen izen eta balioaren berririk. Baina Jean de Grailly (1412-1436) bere aintzinakoaren garaian, badugu 1434. urtean Morlaas-eko txanponetxeburuaren, Peyreton d’Arblade delakoaren eta Jean de Grailly jaunaren artean zinatutako txanponketa itun bat (ADPA E322), non landu beharreko hiru ale motak, diru, medaila eta pujesa bezala deskribatzen ziren; hiru ale hauek, diru bat, diru erdi eta diru laurdeneko baliokidetasuna zuten (Histoire Monetaire du Bearn, Adrien Blanchet, 140 orrialdea, Pieces Justificatives):
„Item, lodit Peyreton es tengut de bater et far en ladite monede Morlaas blancs a sieys diners de ley fii et a vint et sieys soos de talhe, marc de Colonhe (gaur egunean 0.75gr inguru lirateke); medalhes morlanes que las dues agen de cors ung diner morla a sieys diners de ley fii et sinquoante et dus soos de talhe (gaur egunean 0.375gr inguru lirateke), ab dus graas de remedi de la ley per marc dobre, et tres diners de remedi per marc de la talhe. Et aixi ben es tengut de bater monede aperade pogese que sera blanque et aura de cors quoatre per ung diner morlaas a ung diner et dotze graas de ley et a trente soos et sieys diners de talhe (gaur egunean 0.64gr inguru lirateke).“
Ardit txanponen arrastorik ez zen oraindik 1434. urte honetan.
Pujesa hauek, baketa izena jasoko dute geroago eta hauetako lauk garaiko txanpon unitatearen balioa izango dute, diru, ardit edo liard-a garaialdi bakoitzean.
Jean de Grailly jaunaren garaiko diru morlaatar hauek honako itxura zuten:
Jean de Grailly (1412-1436) Biarnoko jaunaren izenean Morlaas-eko txanponetxean landutako biloizko txanpon alea – 0,58gr – 17 mm diametroa – (0,7480 pisu nominala, 500 milesimatako zilarra)
Aurkia: + IOAN: LO CONS
Ifrentzua: + ONOR FORCAS (PAX txanponaren erdialdean)
iNumis, Mail Bid Sale 20, Lot 866 12.03.2013
Argi dena zera da; Gaston eta Jean Grailly bere aitzinakoaren aleak, Gaskoinako lurraldeetan urte askotan diru erreferentzia izan ziren diru Morlaatarren oinordekoak ziren:
Centulo kontearen izenean landutako biarnoko edo bigorreko zilarrezko dirua (XI-XIV. mendea) – 1.25gr inguru
Aurkia: CENTULLO COM (Gurutze Zangozabala, bi besante lehen eta bigarren laurdenetan)
Ifrentzua: ONOR FORCAS PAX (PAX hitza bi lerroetan)
AUKTIONSHAUS H. D. RAUCH GMBH, AUCTION 114, LOT 549 16.06.2022
Diru morlaatar hauek, libera, sueldo eta diruen sistema karolingiarraren barne ziren, sistema honen diru unitatea izanik. Oboloa ere txanpontzen zen, diru unitatearen erdia. Diru hauek oso hedapen handia izan zuten Gaskonian XIII mendean zehar, eta Nafarroa eta Frantziako ale parekideek baino pisu eta zilar kopuru handiagoa zuten.
Gaston IV.aren edo ziurrenik Katalina erreginaren erregealdian zehar, Morlaastar txanpon hauek bi dirutako balioa izatera pasa ziren. Ondorioz ardit izena jasoko zuten eta diru laurdena ziren pugesak (edo gaur egunean ezagutzen ditugun izenez, baketak), ardit laurdeneko balioa izatera pasa ziren.
Katalinaren erregealdian zehar, lehenago aurkeztutako bere lehen txanpon unitate ereduak beste eredu berri bat garatu zuen. Agian hori izan zen, diru unitatetik ardit diru bikoitzeranzko eguneratzea isladatu zuen garapen estilistikoa. Hala izan bazen, garapen hori 1489. urtea baino lehen jazo zen, dagoeneko urte honetan ardita aipatzen bait da dokumentuetan (ADPA C680 F11).
Era berean, garapen hori berriro bermatzen digu 1494. urteko abuztuak 19.an, Iruñan datatutako C680 F15 dokumentuak:
„…Per so, volem, statuim et ordenam que las dictes targes de Morlaas ayen cors et mise dessi en avant las tres per detz morlaas et los tres morlaas la valor de dus bons morlaas de forte monede.“
Pasarte honetan bi morlaas txanpon desberdin aipatzen ziren, non dirudienez, hiru morlaas edo ardit zaharren ordez, bi morlaas berri baliodunagoen trukea ezartzen zen.
Katalinaren erregealdian landutako bigarren eredua honako hau izango litzateke:
Katalina (1483-1517) Biarnoko jaunaren izenean Morlaas-eko txanponetxean landutako biloizko Morlaas edo ardita – 0,73gr
Aurkia: + KATE : DEI : G : DNA : B :
Ifrentzua: + PAX : HONOR : FORQ…
Serge Salles-en Foro-aren edukia
Non bigarren eredu honek jarraipena izan zuen Labriteko Henrikeren (Katalinaren semearen) agintealdi hasieran:
Labriteko Henrike (1517-1555) Biarnoko jaunaren izenean Morlaas-eko txanponetxean landutako biloizko Morlaas edo ardita – 0,89gr
Aurkia: + HENRICVS: [DEI]: G:
Ifrentzua: + PA[X ET :] hOnOR: FO
CGB.fr, Live Auction June 2019, Lot 533458 04.06.2019
Biarnoko ardit hauen pisu eta zilar eduki nominalaren daturik ez dugun arren, aurrean ikusi dugun Frantziako txanponekiko 1.5 alditako baliokidetasunari begiratzen badiogu, Biarnoko ardit edo Morlaas bat, Frantziako hardi edo liard baten zilar edukiaren inguruan izan behar zela ondorioztatuko dugu. Hori zen behintzat, ispilu bezala erabiltzen zen eredua. Hona hemen Bordelen landutako frantziar erresumako hardi ale bat, non ale hauek hiru diru tournaitarreko balioa zuten:
Karlos VIII (1483-1498) Frantziako erregearen izenean Bordel-eko txanponetxean landutako biloizko hardia (ardita), 3 diru tournatarreko balioa – 0,99gr 17mm diametroa – 1,133 gr pisu nominala, 239 milesima zilar eduki nominala
Aurkia: + KAROL VS REX
Ifrentzua: + SIT NOMEN DOMINI
Monnaies d’Antan, Auction 28, Lot 587 28.11.2020
Katalinaren garaiko moneta egitura osatzen zuen azken ale mota lehenako aipatu dugun baketa izango litzateke. Jean de Grailly jaunaren pujesa edo diru laurden ale hauek, baketa izena jasoko zuten urteen igaroan eta txanpon hauetako lauk garaiko txanpon unitatearen balioa izango zuten beti, ardit batekoa garaialdi honetan.
Baketa izena nondik etorri zitzaien nahiko argia da:
Jean de Grailly (1412-1436) Biarnoko jaunaren izenean Morlaas-eko txanponetxean landutako biloizko pujesa alea – 0,63gr – (0,64gr pisu nominala, 125 milesimatako zilarra)
Aurkia: + ONOR FORCAS (Biarnoko Behia erdian)
Ifrentzua: + IOAN: LO CONS
Tauler & Fau Subastas, Auction 144, Lot 1399 24.06.2024
Gaston IV (1436-1472) Biarnoko jaunaren izenean Morlaas-eko txanponetxean landutako biloizko baketa alea – 0,46gr
Aurkia: + ONOR FORCAS (Biarnoko Behia erdian)
Ifrentzua: + GASTO: LO CONS
Tauler & Fau Subastas, Auction 83, Lot 5182 04.05.2021
Frantzisko Febo (1472-1483) Biarnoko jaunaren izenean Morlaas-eko txanponetxean landutako biloizko baketa alea – 0,80gr 15mm diametroa
Aurkia: + F * F * D * G * DNS * BEARNI (Biarnoko Behia erdian)
Ifrentzua: + PAX HONOR FORQVIE
Tichat40 Bildumazalearen alea
Katalina (1483-1517) Biarnoko jaunaren izenean Morlaas-eko txanponetxean landutako biloizko baketa alea – 0,67gr 15,5 mm diametroa
Aurkia: K° D° G° DNA° BEARN (Biarnoko Behia erdian)
Ifrentzua: PAX s HONOR s FORQVI
iNumis, Mail Bid Sale 22, Lot 639 04.06.2013
Nafarroako Agiritegiko 164. Kaixaren 28. Dokumentuak arditen lanketa berezitasunen argibiderik ez duen arren, baditu baketa lanketei buruzkoak, lehenago double/quoaderrei buruzkoak azaldutakoen modukoak. Hona hemen zer proposatzen zuen dokumentua idatzi zuen nafar adituak 1492. urte aldera:
“Baquetas que las cuatro balgan bun ardit
Primo hun marquo dargent fin de XII dineros bale seze (*franquos) saldra de baquetas rebatidas las menguas como parece abajo beinte marquos neto e sepuede fazer a ley de XIIII granos e seran de talla a beyntecuatro sueldos en marquo de obra que montara la obra fecha net beyntequatro francos e hauran remedio en la talla por marquo de obra ocho baquetas y en la ley no haura remedio salbo que han de ser a quartorze granos.” (AGN 164. Kaixaren 28. Dokumentua)
Aurrekoaren arabera, baketek 0,85 gramotako pisu nominala eta 14 granotako (49 milesimatako) zilar edukia izan beharko lukete. Gogora dezagun, lehen erakutsi dugun 1494. urte apirileko txanpon baliokidesunak (ADPA C680 F14), sei baketatara igo zuela morlaas baten balioa; baketen zilar edukia behar baino baxuagoa zen.
Era berean, lehen ere aipatu dugu 1494. urteko uztailak 8.an Lescarren emandako Biarnoko gorteen bilera. Bilera hartan, Menauton de la Mota txanponetxeburuak ordurarte landutako baketek hamabi grano edo gutxiagoko zilar edukia zutela salatzen zuten gorteek (ADPA C680 F17). Baketek hemezortzi granotako (62,5 milesimatako) zilar edukia izan behar zutela aldarrikatzen zuten, eta halako zilar edukiera zuten 3000 edo 4000 markotako baketa berrien lanketa eskatzen zuten. Era berean, baketa berriak merkatuan zabaltzen ziren moduan, aurrekoen bilketa, galdaketa eta birlanketa eskatzen zuten.
Urte bereko abuztuak 19.an Iruñean erreginak izenpedutako aginduak (ADPA C680 F15) baketen lanketa baldintzak argitu zituen, gorteek eskatutakoari amen eginez:
“…Et, en oltre, a supplication deus dictz statz, volem et ordenam que tot incontinent, sien batutz en nostre dicte secque et monede de Morlaas aqued nombre de baquetes et ad aquere ley et talhe, lasquoaus auran cors et mise las quoete per ung bon morlan, aixi que per los dictz statz nos es stat supplicat. – Item volem et ordenam que totes et sengles las baquetes batudes en nostre dicte secque et monede de Morlaas entro au jorn present sien metudes a vilhon et desi en avant no ayen cors ni misse. (…)”
Baketa berri hauetako lauk Biarnoko ardit baten (=bi diru biarnotar) eta Bordeleko Hardi edo Delfinerriko liard baten (=hiru diru tournaitar) baliokidetasuna zutenez, Biarnoko baketa batek diru tournaitar baten hiru laurdenetako baliokidesuna izango luke. Dakizkigun zilar eduki datuen arabera, baketak honako diru tournaitar honen zilar edukiaren hiru laurdenen inguruan ibili beharko lirateke:
Karlos VIII (1483-1498) Frantziako erregearen izenean Troyes-eko txanponetxean landutako biloizko diru tournaitarra – alea 0,81gr 18mm diametroa – 1,019 gr pisu nominala 79 milesima zilar eduki nominala
Aurkia: + KAROLVS FRACORVM REX
Ifrentzua: + SIT NOMEN DNI BENE
Monnaies d’Antan, Auction 33, Lot 594 28.05.2023
Hemen azaldutako diru tournaitarraren zilar edukieraren hiru laurden 60 miligramo inguruan kalkulatu daiteke. Nafar adituak proposatutako lanketa ezaugarriekin, baketak 40 miligramo inguruan ibiliko lirateke. Biarnoko gorteek proposatutako zilar edukiarekin berriz, eta nafar adituek proposatutako pisua erreferentzia bezala hartuz, 58 miligramo inguruetaraino gerturako ginateke.
Gogora dezagun nafar kornado batek 36 miligramotako zilar edukia zuela. Kornado batek bere sistemaren bi diru balio zituenez, eta baketa batek bere sistema unitatearen erdia, sistema bakoitzaren unitateak zuen zilar edukiera kalkulatu ezkero 79 mgr (1492. urteko nafar adituaren proposamenaren arabera) eta 18 mgr irtengo liguke. Bien arteko ratioa 4.3 alditakoa litzateke…. Urrearen kasuan ikusi genuen berbera!
Atal honetan aztertutakoaren ondoren, Katalinaren moneta egituraren honako laburpen taula sortu dezakegu. Ez ditu galdera eta hutsune guztiak erantzuten, garaiko dokumentu falta nabaria bait dugu. Noizbait agertu daitezkeen datu berrien eta azterketen itxaroan gelditu beharko gara, hutsune hauek osatzeko xedeaz:
Izena |
Pisu Nominala (gr) |
Lege Nominala |
Txanpon kopurua / Lanketa Marko Batean |
Pisu Erremedioa |
Zilegitasun Errededioa |
Balioa |
Biarnoko Urrezko Ezkutua, 1493. urteko txanponketa legea |
3,4 gr |
948 mil |
72 |
– |
Kilate Laurdena |
24 sueldo 2 diru -290 diru |
Quoaderra/doublea – 1489. urte aldera |
??? |
??? |
??? |
??? |
??? |
4 ardit – 8 diru |
Quoaderra/doublea – 1493. urteko txanponketa legea |
108 pieza markoan – 2,27gr |
3 diru eta 18 grano – 312.5 milesima |
108 |
2 ale marko batean |
Bi grano |
3.33 ardit – 6.66 diru |
Ardita (1489. urtearen ondoren gutxienez) |
??? – 1.13gr Frantziar baliokideak |
??? – 239 milesima Frantziar Baliokideak |
???- 18 sueldo, 216 ale Frantziar baliokideak |
??? |
??? |
Bi diru |
Baketa |
0,85gr?? |
18 grano – 62.5 grano |
24 sueldo – 288?? |
8 baketa marko batean?? |
??? |
Ardit Laurdena, diru erdia |
* AGN 164. kaixa 28. Dokumentuan jasotako baketen lanketari buruzko gainerantzizko datuak Bibliografiaren ondoren jasoko dira.
Bibliografia:
HISTOIRE MONETAIRE DU BEARN – Jules Adrien Blanchet – 1893 – link
MONNAIES FEODALES BEARN ET NAVARRE – Serge Salles – 2022
Le livre des monnaies féodales de Béarn et de Navarre – Serge Salles
Moneda medieval navarra –Manual de Numismatica – Miguel Ibañez Artica – 2021
LA MONEDA EN NAVARRA – MUSEO DE NAVARRA – EXPOSICION DEL 31 DE MAYO AL 25 DE NOV 2001. Miguel Ibáñez Artica – link
CATÁLOGO GENERAL DE LA MONEDA DE NAVARRA – Ricardo Ros Arrogante – 2013 – Altaffaylla argitaretxea
LES MONNAIES FRANCAISES ROYALES – Tome 1 et 2 – 2° Edition -1999 -Jean Duplessy (In Memoriam 1929- 2020)
LA MONETAZIONE MEDIEVALE DELLA VISCONTEA DEL BEARN 1080-1436 – Simone RiccI -2015
*AGN 164. kaixa 28. Dokumentua: Baketen lanketari buruzko gainerantzizko datuak:
Baquetas que las cuatro balgan bun ardit
Primo hun marquo dargent fin de XII dineros bale seze sallra de baquetas rebatidas las menguas como parece abajo beinte marquos neto e sepuede fazer a ley de XIIII granos e seran de talla a beyntecuatro sueldos en marquo de obra que montara la obra fecha net beyntequatro francos e hauran remedio en la talla por marquo de obra ocho baquetas y en la ley no haura remedio salbo que han de ser a quartorze granos.
Espensas al facer baquetas
Primo por hun marquo dargent fin por XII dineros que fazen un sueldo de ley balen ——> XVI franq
Item se Requiere para un sueldo de ley XVIIII marquos y medio de cuybre q balen a X ardits la libra de XII onzas que faze marquo y medio balen q son XIII libras a los dchos X ardits ——> II Franquos 1 Sueldo VIII d
Item se fara por las mermas del fundir de XX marcos dos onzas para la primera fundicion de aligar —-> III Sueldos
Item pa las mermas de los obreros por los beynte marcos una onza —-> I sueldo VI dineros
Item pa las mermas del enblanque una onza por Beynte Marcos ———-> I Sueldo VI dineros
Item para los obreros de XX marcos de obra a VI ardites por marquuo —–> II franquos
Item para los monederos la meatat de los obreros como es de costumbre —–> I franquos
Item para los oficialeas como son laguarda, ensayador, tallador, pillas, trosseles y el general por todos por obra de XX marquos a III ardits por marco para todos ——–> I franquos
Item pa carbon fonder obrar a los dchos XX marquos de obra ————> V sueldos
Item pa crisuelas alvum decriba sal lenya pa enblanque para la dcha obra ——> II sueldos
Item pa las pellas del ensay por los XX marquos IIII ardits ——–> VIII dineros
Item pa el maestros por sus trabajos y pala arcillerya y por las cosas necessarias dela dch moneda —-> I franquo III sueldos IIII dineros
Suma todo XXIIII Franquos VIII sueldos VIII dineros