Katalina eta Juan erregeen txanpongintzari begiratu ezkero, Nafar erresuma bateratu eta burujabeak izandako azken txanpongintzari buruz hitz egingo dugunaren aipua egin behar dugu. Txanpongintza anitz, aberats eta zabala da, 1487. eta 1512. urteen artean eman zena.
Errege hauen agintaldia 1483 eta 1517. urteean artean eman bazen ere, 1487. urterarte Frantzisko Feboren izenean landu zituzten nafar erresumako txanponak.
1512. urtetik aurrera, erresuma indarrez kendu ziotenaren pasadizo mingarriaren ondoren, Nafarroan ez zuten gehiago txanponik landu . Katalina eta Juan erregeen txanponketek, bi garaialdi desberdin izan zituzten, 1487 eta 1495. urteen artekoa lehenengoa eta 1495 eta 1512 urteen artekoa bigarrena.
Lehenengo garaialdi honi buruz informazio ugari dugu, txanponketa kontu zehatz eta mehatzak bait ditugu. Landutako txanpon mota, lege, izen, itxura eta kopuruen datuak aurkezten dizkigute komptoen ganberan gordetako txanponketa kontuek. Bigarren garaialdiari buruz berriz, informazio urriagoa dugu, landutako txanpon mota, lege izen eta itxurak badakizkigu ere, ez zaizkigu txanponketa kontu osoak iritsi eta ondorioz, ez dakizkigu landutako txanpon desberdinen kopuru osoak.
Gaurkoan lehenengo garaialdiari buruz mintzatuko gara, non landutako aleen berezitasun eta kopuruen erabateko ezagutza dugun, komptoen edo kontuetako ganbaran gordetako dokumentuei esker.
Aurreko Frantzisko Feboren sarreran ikusitako moduan, Biarnon landutako aleetako bati begiratuz hasiko dugu gaurko pasartea, honako zuri edo blanka hau kasuko, non Katalinaren Nafarroako erregina koroa agertzen den Biarnoko armarriaren gainean. Biarnoko aleak Katalina erreginaren izenean landu ziren soilik, Juan bere senarraren aipu gabe. Nafarroako aleek bi bikotekideen izenak agertzen dituzte.
Katerina (1483-1517) Biarnoko jaunaren izenean Morlaas-eko txanponetxean landutako zilarrezko blanka – 2,24 gr, 23,5mm diametroa
Aurkia: KTHERINA*DEI*G*DNA*BEARN
Ifrentzua:PAX*ET*HONOR*FORQVIE*MORLA
CGB.FR, INTERNET AUCTION JANUARY 2023, LOT 801806 24.01.2023
Lehenengo garaialdi honen txanponketak 1487. urteraren martxoak 13.an hasi ziren. Aurreko erregealdian bezala, Kaparroso-ko Pedro Marzilla txanpon goardak idatzitako txanponketa kontuei esker zehatz eta mehatz dakizkigu txanpon hauen gorabeherak.
Kontu hauek, bi dokumentu ezberdinetan gorde dira. Lehenak, eskuz idatzitako 20 orrialde ditu eta 1487. urteko martxoak 13 eta 1488. urteko urri bukaerararteko araudi, kontu eta gastuak isladatzen ditu. Gaur egunean Nafarroako errege artxibategian gordetzen da, 164. Kaxaren 22. dokumentuaren zenbakipean.
Bigarrenak, eskuz idatzitako 60 orrialde ditu eta 1488. urteko azaroak bat eta 1493. urte bukaerararteko kontu eta gastuak isladatzen ditu. Gaur egunean Nafarroako errege artxibategian gordetzen da, 164. Kaxaren 23. dokumentuaren zenbakipean.
Errege bikotearen koroapena 1494. urteko urtarrilak 12.an jazo zen Iruñako Santa Maria katedralean, eta 1494. urtean zehar ez dago txanponketarik egin zenaren zantzurik. Bigarren txanponaldiaren hasiera 1495. urteko maiatzetik aurrera abiatuko da. Erregealdi honetako txanponketa guztiak Iruñako errege dorretxearen txanponetxean landu ziren.
Nafarroako Katalina (1483-1517) Erregina
Lehen dokumentuak (AGN 164. Kaixa, 22. Dokumentua), Pedro Marzilla goardaren bigarren txanponketa kontuak biltzen ditu (lehen kontuek, Frantzisko Feboren ezaugarriekin landutako txanponen kontuak biltzen ditu, AGN 164. Kaixa, 21. Dokumentua). Bigarren kontu hauek 1488. urteko azaroak 25ean eskualdatu zizkion Pedrok Marzillak erregeek izandatutako kompto ganbarako ordezkariei. Kontuek 1487. urteko martxoa hasiera eta 1488. urteko urria bukaera artean landutako txanponen ezaugarri, kopuru eta gorabehera guztiak azaltzen dizkigute. Hogei hilabete hauen igaroan, baita hirugarren txanponketa kontuek isladatutako ondorengo bost urte eta bi hilabetetan (XI.1488-1493) ere, hiru txanpon mota deberdin landu ziren, urrezko nabarroak, biloizko kornadoak eta biloizko kornado erdiak.
„Compto segundo de Pedro Marzilla de Caparroso goarda dla moneda por los serenyssimos principes el rey don Johan et la Reyna dona Cathelina ntros senores la quoal dcha menta fue rendida antes de agora a Gracian de Ufaur et Martin dela Borda et Myguel despinal ensayador et Martin Cruzat general dela dcha moneda a los quatro q fueron comissarros por sus altezas pa receibir compto dela Recepta y espensa q el dcho Pedro abia admynystrado del xxxx et derecho del seynorage q a la senora ptenezca en el batimiento dla moneda q en la ciudat de pomp se abia batido despues del casamiento et matrimonio fecho entre sus altezas comenzando a XIII dias del mes de Marzo del ayno MCCCCLXXXVII ata el cargo dia de Otubre del ayno de LXXXVIII el quoal da compto magnera fuese Rendido port dcho Pedro a los sobre dichos comyssos en la ciudat de Pomp en el XXV dia de Noviembre del Ayno MCCCCLXXXVIII.
Et bien assi satisffecho e pagado ala senorra todo loque por el dcho Pedro hayga devydo delos derechos del seynorage pertenestienses ala dcha gra del batimiento dela dcha moneda q en los sobre dchos XX meses se fizo en la casa dela dcha moneda el dcho Pedro a mayor complimiento por objurar egoardar la hordenanza real escrita y pratica del dcho Regno torna a Render la dcha menta ante bosotros senores las gentes oydores delos comptos enla Cambra de los Comptos Reales el quoal dcho batimiento se fizo por mandameinto del Senor Gobernador el ilustre Sr de Labrit por sus altezas gobernador en este Regno dado apertura de los tres estados del Regno el thenor del quoal es en la forma q sigue “
Esan bezala, kontu hauek argibide oso zehatzak ematen dizkigute. Lehenik eta behin, txanpon lanketa hauetan jardun ziren pertsonaia guztien izen eta soldatak azaltzen zaizkigu. Frantzisko Feboren txanponen lanketan ibili zirenen izen berberak dira eta haien soldatak ere, egonkor mantendu ziren hamabi urte hauen buruan.
- Martin d’Aoyz txanponetxeburua. 1428. urteko Blanka erreginaren lehen lanketa dokumentuak Martin d’Aoyz merkatari baten aipua du dagoeneko eta ikus daitekeenez familia berbera txanpon langintzaren inguruan mantendu zen XVI mendearen baitan. Belenguer d’Aoyz bere semeak aitaren postua jaso zuen 1491. urtean zehar, haren lehen aipua 1491. urteko uztailean bait da.
- Kaparroso-ko Pedro Marzilla, errege dorretxean landutako txanponketa hauen eta orokorrean Nafarroako erresuma osoko txanpongintzaren goarda. Bere soldata, hamabi libera eta erditakoa zen lan egindako hilabete bakoitzeko eta señoriajearen diru sarreretatik ordaintzen zitzaion.
- Espinal-go Migel, entsegalaria. Bere hilabeteroko soldata zapi libera eta erdidatakoa zen eta señoriajearen diru sarreretatik ordaintzen zitzaion. 1493. urteko uztailetik aurrera, „Miguel d’Espinal el Jove, menor de edad“ aurrekoaren semearen aipua azaltzen da.
- Martin Cruzat txanponaren generala. Bere hilabeteroko soldata zazpi libera eta erdidatakoa zen eta señoriajearen diru sarreretatik ordaintzen zitzaion. Bere betebeharra, beste goi langileen arduradun kontrol lanekin erlazionatua zegoela dirudi.
- Pierres Pelayn pila eta trokelen tailatzaila. Bere hilabeteroko soldata bost liberatakoa zen eta señoriajearen diru sarreretatik ordaintzen zitzaion.
- Peton de Sant Johan edo San Juan-go Peton, altzairuzko pila eta trokelen egilea. Pila bakoitzeko 5 sueldo eta trokel bakoitzeko 2 sueldo eta erdi ordaintzen zitzaizkion señoriajearen diru sarreretatik.
Martin d’Aoyz eta erregeen, edo hobe esanda Labriteko Alain-en, hau da Juan erregearen aita eta Nafarroako erregeordearen artean zinatutako akordioaren dokumenturik ez dugu; baina Pedro Marzilla-ren kontuek Alain-ek 1487. urteko otsailak batean izenpetutako txanponketa legearen berri ematen digu:
Alayn senor de Labrit conde de drevs e de Gaure bizconde de Tartas Captal de dux gobernador et Lugartenent gnral por los serenyssimos et ntros muy caros snores don Johan por la gra de dios Rey de nabarra duch de Nemours, de Gandia et Montblanc y de Peynafiel conde de foix senor de Bearn, conde de Begorra y de Ribagorza de Pentibre et de Peyregord, bizconde de Limoges, Senor de abernas et dla Ciudat de Balaguer, et dona Cathelina por la mesma gra Reyna Propetaria del dcho Regno Duquessa delos dchos ducados condesa y senora de los dchos condados et seynorios por los magnifficos et bien amados mtros Martin de Aoyz maestro mayor dla moneda goardas ensayadores y otros officiales de la dcha moneda, salut fazemos saber que…
Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 22. Dokumentuaren azpisarrera
por parte de los tres estados deste dcho Regno q juntados et congregados se fallan en cortes generals por mandado et llamamyento ntro en la ciudat de Pompl. nos ha seydo referido e dado de entender el grandisimo dayno q este dcho Regno y los bezinos e habitantes de aquel recibe por falta q no se falla moneda menuda nynguna emplazando nos xxx ntra fuesse mandar bater dla dcha moneda menuda como son cornados y medios cornados y alguna quantidat de oro por q la gente del dcho Regno fuesse Probeyda dela dcha moneda menuda pa en sus comercios et cosas necesssarias.
Nos ente oida sudicha peticion e avyda consulta et deliberacion conlas gentes del consejo e avida relacion de las cosas sobre dchas de personas q en la sobr dcha moneda sabe y senprende porquanto fallamos q es cosa mucho necesaria q la dcha menuda moneda y algun oro seaya de bater la quoal redunda en grande utilidad e provecho del dcho Regno queriendo sobr ello poner segunt cumple vos encargarvos y exemplicante ntra daros ayes defazer bater dela dcha moneda menuda de cornados y medios cornados. Los cornados aonze granos de ley con bun grano de Remedio y al mesmo respecto los medios cornados y el oro pratgna quantidat bos sestiere se deba bater a la ley de beyntedos quirate y medio por q el dcho Regno y los bezinos y habitantes de aqul puedan ser proveidos dela dcha moneda menuda y oro corryendo todo en ello con aqella diligente lealtat et discrecion q de bos nos bien confiamos y lo teneys razon debos explissante jurado la quoal dcha moneda quiremos batays durant el tpo de ntra boluntat. Dada en la ciudat de Pomp. So el sello dela chancellerya primero dia del mes de febrero layno a MCCCCLXXXVII. Alayn por su mandado del senor governador et lugartenyent senor …. j de Munarriz
Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 22. Dokumentuaren azpisarrera
Et Empues el quoal dcho mandamyento el dcho Martin de Aoyz mtro de la dcha moneda faziendo fue alientado et leyes comienzo a dar a los hobreros dela dcha moneda en emplatura pa cornados et medios cornados y el oro en Rieles pa fazer nabarros de oro e fue mandado poner en la dcha moneda de oro con la forma de las caras del snor Rey et dla Seynora Reyna en la ona parte et en la otra parte las armas Reales de Navarra consu Corona et assi Rendiendo la hobra fecha por los dichos hobreros despues comenzaron atyriar los monederos et Rendiendo por ellos se fizieron las delibranzas por el dcho mtro faziendo primero los ensayos acopela por Miguel despinal mayor dedad ensayador encada delibranza et de alli adelante comenzaron aderramar en el Regno la dcha moneda y el derecho del seynoriaje dela quoal moneda fue amynistrado por el dcho goarda. La Recepta q en el ha probenydo de los dchos por el dcho mtro de la moneda comenzando como dicho es a XIII de Marzo del ayno LXXXVII ata la fin de Otubre del ayno MCCCCLXXXVIII et es segunt la forma q se sigue.
Aurreko pasarte paregabeetan agindutako txanponen ezaugarrien laburpen taula honako hau izango litzateke:
Izena | Balioa | Lege Nominala | Txanpon kopurua / Lanketa Marko Batean | Pisu Nominala (gr) | Legearen Erremedioa | Pisuaren Erremedioa |
Urrezko Nabarroak 1487-1493 | 53 Gros | 22.5 Kilate – 937.5 Milesima |
72 |
3,4gr |
Erremediorik ez | Erremediorik ez |
Kornadoak 1487-1493 | 2 Diru Beltz (Negrete) | 11 Grano – 38 Milesima |
256 |
0,95gr |
Grano bat | 3-4 pieza Lanketa Ontza batean (24-32 Pieza Markoan) |
Negreteak – Kornado erdiak 1487-1493 | Diru bat | 6 Grano – 20.8 Milesima |
352 |
0,69gr |
Grano bat | 4 pieza Lanketa Ontza batean (32 Pieza Markoan) |
Labriteko Alain erregeordearen aginduak azaltzen zuen txanpon sistema egituraren laburpena
Eta aurreko erregealdiko aleekin gonbaratu ezkero honako laburpena izango genuke:
Izena | Balioa | Lege Nominala | Txanpon kopurua / Lanketa Marko Batean | Pisu Nominala (gr) | Legearen Erremedioa | Pisuaren Erremedioa |
Urrezko Dukatak 1482-1486 | 46 / 47 / 48 Gros | 23 kilate – 958 Milesima | 72 | 3,4gr | Erremediorik ez | Erremediorik ez |
Urrezko Nabarroak – Dukatak 1487-1493 | 53 Gros | 22.5 Kilate – 937.5 Milesima | 72 | 3,4gr | Erremediorik ez | Erremediorik ez |
Grosa 1481-1484 | 16 Kornado – 32 diru | 4 diru 3 grano – 343 Milesima | 88 | 2,78 | 3 Grano | Pieza bat Marko batean |
Gros Erdia 1481-1484 | 8 Kornado – 16 diru | 4 diru 3 grano – 343 Milesima | 176 | 1,39 | 3 Grano | Bi Pieza Marko batean |
Kornadoa 1482-1485 | 2 Diru Beltz | 15 Grano – 50 Milesima | 256 | 0,95 | Grano bat | 2 pieza Lanketa Ontza batean (16 Pieza Markoan) |
Kornadoa 1487-1493 | 2 Diru Beltz | 11 Grano – 38 Milesima | 256 | 0,95 | Grano bat | 3-4 pieza Lanketa Ontza batean (24-32 Pieza Markoan) |
Diru Beltzak – Kornado erdiak 1483-1485 | Diru bat | 8 Grano – 27 Milesima | 352 | 0,69 | Grano bat | 4 pieza Lanketa Ontza batean (32 Pieza Markoan) |
Diru Beltzak – Kornado erdiak 1487-1493 | Diru bat | 6 Grano – 20.8 Milesima | 352 | 0,69 | Grano bat | 4 pieza Lanketa Ontza batean (32 Pieza Markoan) |
Frantzisko Febo eta bere ondorengoen lehen txanponaldiaren txanpon sistema egituraren laburpena
Urrezko txanponek, Frantzisko Feboren izenean landutakoen pisu berbera, baino kilate erdi urre zilegitasun gutxiago zuten. Aurrekoak dukat zahar bezala izendatzen baziren, honakoak dukat berri edo aurreko pasartean ageri den bezala, urrezko naboarroen izena jaso zuten. Urrezko txanpon hauen baliokidetasuna 12 kornadotako 53 grosetan ezarri zen lehen txanponaldi guzti honetan zehar, hau da 5 libera eta 6 sueldotan. Frantzisko Feboren dukat zaharrei berriz 56 grosetako balioa ematen zitzaien, hau da 5 libera eta 12 sueldo.
Urrezko txanponen kasuan ordainketa kontuak errazak ziren, ez zen hemen inongo tolerantziarik. Merkatariek ekarritako hogeitabi t’erdi kilatetako urre marko bakoitzeko, 72 txanpon landu behar ziren. Merkatariek txapondutako urrezko 70 txanpon jasoko lituzkete eta gainerako biak, bata erregetxearentzat señoriaje moduan eta bestea txanponetxeburuarentzat, lanketa kostuen ordainetan.
Izena | Txanpon kopurua / Lanketa Marko Batean | Señoriajea | Lanketa Kostuak | Merkatarien Ordaina |
Urrezko Nabarroak – Dukaten pisuan eginak |
72 |
1 |
1 |
70 |
Urrezko txanponen lanketaren emariaren banaketa
Landutako urrezko txanponen kontuak begiratu ezkero honako laburpena egin dezakegu:
1487 |
1488 | 1489 | 1490 | 1491 | 1492 | 1493 |
Osora |
|
Nabarro Kopurua |
10964.25 |
16105.35 | 16155.75 | 13020.94 | 8892.51 | 11955.64 | 21369.15 |
98463.58 |
Lanketa Markoak |
152.28 |
223.64 | 224.18 | 180.70 | 123.42 | 165.86 | 296.66 |
1366.74 |
Lanketa Urre Markoak |
142.76 |
209.66 | 209.83 | 169.32 | 115.32 | 154.86 | 277.51 |
1279.26 |
Senyoriaje Diru Emaria | 807L 1S 10D | 1185L 05S 01D | 1188L 03S 07D | 957L 14S 09D 0.5OBL | 654L 05S 10D | 879L 02S 00D | 1572L 05S 07D | 7243L 18S 08D 0.50OBL |
Balioa (grosetan) |
53 |
53 | 53 | 53 | 53 | 53 |
53 |
Urrezko txanponen lanketa kopurua eta zerga emaria
Ikus dezakegunez, zazpi urte hauetan orotara 98.463 urrezko txanpon ale inguru landu ziren. Kopururik handiena 1493. urtean landu zen (21.370 ale inguru). Orotara 313,1 kgr urre erabili ziren nabarroen lanketan, aurreko erregealdiaren 4800 ale eta 13 kgr urre eskaxak baino dexente gehiago. Urrezko txanpon hauek sortzen zuten señoriaje zerga sarrerak oso garrantzitsuak ziren konparatiboki, 7243 libera baino gehiagokoak.
Urrezko ale hauen txanponketa kontuek erakusten duten sarrera adibidezko bat honako hau da:
Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 22. Dokumentuaren azpisarrera
Recepta del seynoriage del oro q se ha batido en la casa dla moneda comenzando laprima delibranza a XXIIII dias de Marzo del Ayno MCCCCLXXXVII
Primo por una delibranza q a XXIIII de Marzo del ayno MCCCCLXXXII fizo el dcho Martin d’aoiz mtro de la dcha moneda de XX marquos V onzas de oro q fueron batidos en la casa dla dcha moneda los quales bistos en rieles antes de hobrar por miguel despynal, mayor de edad, ensayador, y despues en ese dia en hobra fecha indiquo a la ley de XXII quarats et medio et fueron de talla en el peso a LXXII piezas de oro en el marquo de obra, pa el seynoriage de la qual delibro el dcho mtro al goarda a una pieza de oro por marquo de hobra por el derecho dela seynoria q son XX piezas de oro et medio et medio quartillo q a V libras VI sueldos por pieza montan———————————–🡪 CVIIII libera VI sueldo III diru
Frantzisko Feboren kasuan, urrezko hiru txanpon ale iritsi zaizkigu gure egunetaraino; nabarroen kasuan, eta landutako ale kopuruak gonbaratuta, Frantziskorenak baino ale gehiago ezagutzen ditugu.
Urrezko nabarro ale hauek bi multzotan sailkatu daitezke, Ibañez Artica maisuak egiten duenaren arabera. Lehen multzoa, aurkian koroa eta errege bikotearen aurpegi haundiagoak aurkezten dituzten aleek osatzen dute; bigarren multzoa berriz, koroa eta aurpegi txikiagoak dituzten aleek. Multzo bakoitzaren barne, aurki edo ifrentzuan iruditextu desberdinak dituzten ale desberdinak aurki ditzazkegu.
Lehen multzoari dagozkien sei ale aurkitu ditut oraingoz eta ondorengoan aurkezten dira. Orotara, bi multzoen artean, hamar ale, eta hona hemen aurkitutako ale guzti horien argazkiak:
Nafarroako Katalina (1483-1517) eta Juan (1484-1516) erregeen izenean landutako urrezko txanpona – 3,44 gr – 22,5 kilatetako edukia (937,5 milesima)- Caballero de las Yndias bilduma – 18.900 EUR Errematea – Lehen multzoko alea
Aurkia: REGES: IOHS: KA(TH)EA:NAVARRE
Ifrentzua: SIT:NOME:DOMINE:BENEDI
AUREO & CALICÓ, SUBASTA 218-3, LOT 1665 22.10.2009
Nafarroako Katalina (1483-1517) eta Juan (1484-1516) erregeen izenean landutako urrezko txanpona – 3,40 gr – 23mm diametroa – 22,5 kilatetako edukia (937,5 milesima)- Yesqueros Plazako Altxorra – Murtziako Santa Clara Museoan Ikusgai – Lehen multzoko alea
Aurkia: REGES: IOHS: KATHEA:NAVARRE
Ifrentzua: SIT:NOMEN:DOMINI:BENEN
Murtziako Gobernuaren eta Santa Klara Museoaren adeitasuna 09.08.2024
Nafarroako Katalina (1483-1517) eta Juan (1484-1516) erregeen izenean landutako urrezko txanpona – 3,34 gr, 22,3mm diametroa – 22,5 kilatetako edukia (937,5 milesima) – 8.750 EUR Errematea – Lehen multzoko alea
Aurkia: REGES: IOHS: KA(TH)EA:NAVARRE
Ifrentzua: SIT:NOMEN:DOMINI:BENE
JESÚS VICO, SUBASTA 169, LOT 230 26.06.2024
Nafarroako Katalina (1483-1517) eta Juan (1484-1516) erregeen izenean landutako urrezko txanpona – 3,40gr, 22,6mm diametroa (5h)– 22,5 kilatetako edukia (937,5 milesima)- Madrilgo Arkeologi Museo Nazionala (MAN 106-536) – Lehen multzoko alea
Aurkia: REGES: IOHS: KATHEA:NAVARRE
Ifrentzua: SIT:NOMEN:DOMINI:BEN
Madrilgo Arkeologi Museo Nazionalaren adeitasuna
Orainarte ikusitako lau ale hauek aurki aldeko pila edo trokel berbera izan zuten txanponketa prozesuan, ez ordea ifrentzu aldekoa. Datu hau esanguratsua da.
Lehen multzoko ondorengo beste ale honek ordea, ez du ez pila ez trokel berdinik partekatzen.
Nafarroako Katalina (1483-1517) eta Juan (1484-1516) erregeen izenean landutako urrezko txanpona – 3,41gr – 22,5 kilatetako edukia (937,5 milesima) – 16.000 CHF Errematea – Lehen multzoko alea
Aurkia: IHS: KATHEA:NAVARRE:REG S
Ifrentzua: SIT:NOMEN:DOMINI:BE
NUMISMATICA GENEVENSIS, AUCTION 10, LOT 236 03.12.2018
Lehen multzoko seigarren eta azken ale bat Javier Bergua bildumaren alea da. Bere argazkia “Historia de la Moneda de Navarra” (1991, Herper Argitaletxea) liburuan ageri da eta honako hau litzateke.
Nafarroako Katalina (1483-1517) eta Juan (1484-1516) erregeen izenean landutako urrezko txanpona – Pisu eta diametro daturik ez – Lehen multzoko alea
Aurkia: ……………
Ifrentzua: …………
Javier Bergua Bilduma – Miguel Ibanez Artica argazkia
Ale honen ertzak erabat muxarratu eta ebakiak dira. Aurki edo ifrentzu aldeko iruditextuen irakurketa ezinezkoa da.
Bigarren multzoaren ondorengo beste lau ale aurkitu ditut. Kasu honetan, ez da pila edo trokel berdinen arrastorik. Ale gehiago izango dira ziurrenik ere, eta sarrera honetan jarriko ditugu azaltzen diren einean.
Nafarroako Katalina (1483-1517) eta Juan (1484-1516) erregeen izenean landutako urrezko txanpona – 3,38 gr – 22,5 kilatetako edukia (937,5 milesima) – 15000 EUR Errematea – Bigarren multzoko alea
Aurkia: IOHANES: KATHERINA:R:NAVARRE
Ifrentzua: SIT:NOMEN:DOMINI:BENE.D
AUREO & CALICÓ, SUBASTA 275, LOT 99 10.03.2016
Nafarroako Katalina (1483-1517) eta Juan (1484-1516) erregeen izenean landutako urrezko txanpona – 3,33 gr – 22,5 kilatetako edukia (937,5 milesima) – Huntington bildumako ale ohia; konpondutako zuloa – 3600 EUR Errematea, Nafarroako Museoak Eskuratua – Bigarren multzoko alea
Aurkia: I(HO)NES : KATERINA : REGS : NAVARR
Ifrentzua: SIT:NOMEN BENEDIE · CTVM
TAULER & FAU SUBASTAS, AUCTION 144, LOT 1314 24.06.2024
Nafarroako Katalina (1483-1517) eta Juan (1484-1516) erregeen izenean landutako urrezko txanpona – 3,38 gr – 22,5 kilatetako edukia (937,5 milesima) – Frantziako Biblioteka Nazionalaren gortesia – Bigarren multzoko alea
Aurkia: IOHANES: KATHERINA:R:NAVARRE
Ifrentzua: SIT:NOMEN:DOMINI:BENED
Frantziako Biblioteka Nazionala
Nafarroako Katalina (1483-1517) eta Juan (1484-1516) erregeen izenean landutako urrezko txanpona – 22,5 kilatetako edukia (937,5 milesima) – Instituto de Valencia de Don Juan erakundearen gortesia – Bigarren multzoko alea
Aurkia: IOHANES: KATHERINA:R:NAVARE
Ifrentzua: SIT:NOMEN:DOMINI:BE
Instituto de Valencia de Don Juan
Bukatu aurretik, urrezko nabarro edo dukat hauen izenari buruz hitz egin nahiko nuke.
XX. mende bukaerako lanetatik abiatuz, dukat, nabarro eta erreal izena eman izan zaie errege aurpegiak aurkezten dituzten urrezko ale hauei. Orain dela egun gutxitako Nafarroako Gobernuaren prentsa oharrak ere era berean izentzen zituen. Baina nik aztertu dudan dokumentu guztietan, ale hauek dukat edo nabarroen izena jasotzen dute soilik, ez dute urrezko errealen izenik jasotzen. Urrezko errealen izena, 1495. urtetik aurrera landuko diren 22 kilatetako txanpon berriei ematen zaie, hauek ez dute errege bikotearen aurpegirik aurkezten, eta aurreko Juan II erregearen urrezko erreal edo ezkutuen itxura berdina jasotzen dute. Txanpon bakoitza bere jatorrizko izenpean izendatzeko garaia bada!!
Lehen lanketa hauek Frantziskoren lanketen jarraipena dira eta erregetxe berriaren legitimazio ahaleginarekin lotu behar ditugu. Koroaketaren ondoren, 1494. eta ondorengo urteen igaroan, erregetxea Nafarroan finkatzen da ein on batean, eta iruditeria berria hedatzen du bere txanponetan, aurreko erregetxearekin (Evreux-tarrekin, Juan II. berak egin bezala) jarraipena erakusten duen iruditeria.
Zilarrezko txanponei begiratzen badiegu, lehen txanponaldi honek ez du aurreko erregealdian landutako gros edo gros erdien lanketa aztarnarik. Nafarroan landutako balio ertainetako gros-en ordez, garaiko dokumentuek Biarnoko blanka eta batez ere Bretainatik etorritako Tarja deitutako txanponen uholdea isladatzen dute.
Bretaniako Anna Dukesaren (1488-1491) izeanean landutako Bretainako Tarja txanpona
Aurkia: AnnA: BRITOnVm: DVCISSA:R
Ifrentzua: SIT: nOmEn: DnI: BEnEDICTVm
CGB.FR, E-MONNAIES DÉCEMBRE 2014, LOT 338531 03.12.2014
Gabriel, Avesnes-eko Jaun eta Labrit-eko Alain-en semea, Nafarroako erregeordearen ordezkariak, hala adierazten du, 1492. urteko apirilak 10.ean, Lizarrako gorteen gomendioz argitaratutako txanponen balio eta zirkulazioaren buruzko ordenantzan:
Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 28. Dokumentuaren lehen orrialdea
“Gabriel lugart. a todos quienes las presentes beran e oyran salut fazemos saber q por los tres estados deste dcho Regno q estan congregados en cortes generales en esta ciudad de Estella nos ha seydo referido deziendo que ellos privando e negociando en bien de la cosa publica han seydo reconfirmados tanto por los guardas ensayadores e maestros de la moneda de la Ciudad de Pamplona como por los que por evydente experiencia han bisto y behen de cada dia como en todo este dcho Reyno andan e cursan moneda de diversas maneras de menor balor e demmy (demasiada) baja ley por la qual causa toda la moneda de oro contan en mucho mas precio q es su balor en gran desviacion e dayno comun de todo este dcho Reyno y lo q peor es agora de nuebo ban trayendo tarjas nuebas fechas en Bretagna a precio de seze cornados las quales experimentadas por los dchos maestros han fallado q con la quarte parte no balen tanto como las baquetas de Bearne.(…) e costense las monedas en su devydo balor portanto q se donaron e rizibidas deste su dcho Reyno q en este medio las mon de oro q en el corran hayan de baler a los precios segnyoriales. Et asaber florin doro quarent groses, castellanos doro setentados groses, ducado viejo cinquenta sey groses, ducado nuebo cinquonta tres groses, Real y escudo biejo seisenta grosses, escudo de la baqueta o del sol cinquenta dos groses, escudos ???? groses, florin del rhin treinta seis groses, entiendese todo lo sobre dcho seyendo de buen oro e peso moneda en su ley et q las antedchas tarjas nuebas de Bretagnya no se haya de tomar ??? prio assin qe porellas no se faga mas danyo y el que lo grajo fiziere en dar ny tomar dchas monedas de oro en mas balor delo q sobre dcho es o alguna della o las dchas tarjas tomase en ningun principio seyendose probado encorra por cada begada em pena de XXV libras de la qual pena sean las XX libras pael procurador fiscal e las V libras pael acusador.(…) Dado en la ciudad de P el sello de la chanciell a X de Abril de LXXXXII”.
Agindu honek Bretainako Tarja txanpon hauen erabilera debekatu zuen; baina era berean bertako eta inguruko erresumetako garai hartako urrezko txanponen arteko truke balioa erakusten digu. Kanpoko txanpon hauen artean, Gaztelako kasteilanoak aipatzen dira, bertako urrezko nabarroen eredutzat hartu ziren Pernando eta Isabelen Gaztelako txanponak:
Pernando eta Isabel, Gaztela eta Aragoiko erregeen izenean landutako Gaztelako urrezko Kasteilanoa – 4,56gr – Sevilla-ko txanponetxea
Aurkia: + QVOS : DEVS : CONIVNGIT : hOMO : NON : SE·
Ifrentzua: + FERNANDVS : ET : ELISABENT : REX : ET :
TAULER & FAU SUBASTAS, AUCTION 145, LOT 188 25.06.2024
Kasteilano hauen pisu eta urre zilagitasuna bertako nabarroena baino handiagoa zen. Honen ondorioz, txanpon hauen truke balioa, 72 hamabi kornadotako grosetan ezarri zen, bertako nabarroek 53 grosetako balioa zuten bitartean (Frantzisko Feboren Dukat zaharrek 56 grosetako eta Biarnoko Ezkutuek 52 grosetako truke balioa erakusten zuten era berean).
Halaber, kastelaino hauei begiratu ezkero, haien ikonografia bertako nabarroen berbera zela ikus dezakegu, aurkian nabarmendu eta sendotu nahi zen errege eta erreginaren irudia eta ifrentzuan, beste behin sendotu beharreko errege etxearen armarria (Nafarroa eta Evreux gure kasuan).
Baina zer lotura zen Bretaina eta Nafarroako erreinuaren artean, eta zerk eragin zezakeen Bretainako tarja hauen agerpena Nafarroan? Labriteko Alain, Nafarroako errege ordezkari eta gobernadorea, Bretainako “gerrate zoroa”-n katiatua ibili zen 1485 eta 1488 urteen artean, baita geroago ere 1491. urterarte, lehenago aipatutako Anna Dukesa oinordekoaren Duke ezkon-hautagai bezala. Azkenean, Anna Frantziako erregearekin ezkondu zen, baina urte hauetan zehar Nafar, Gaskoin eta Biarnotarrek tarja ugari ekarri zituzten bere herrietara, bertako txanponak ordezkatuz eta gorteen ardura piztuz.
Alain berak, tarja ugariren etorrerarekin zerikusia izan zuen ziurrenik, eta berarentzat onuragarria zen truke balioa ezarriko zuen hasiera batean. Bretainako tarja hauen balioa Feboren grosek eta Biarnoko blanka edo zuriek jaso zuten berbera zen, hamasei kornado edo hogeitamabi diru beltzetakoa (negreteak) alegia. Hainbesteko eragina izan zuten, non Nafarroako txanpon ertainek tarja izena jasoko duten garai honetatik aurrera (sezen izena ere jasotzen zuten arren, hamasei kornadotako balioaren eraginez).
Azter ditzagun orain landutako kornado ale hauen goraberak.
Kornado lanketek señoriaje kontuetan azaltzen dituzten sarreretako bat, hemen azaltzen den honako hau da, 1487. urteari dagokion lehen kornado lanketa alegia. Ba ditu xehetasun interesgarri pare bat:
Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 22. Dokumentuaren azpisarrera
Recepta del seynoriage delos cornados año LXXXVII
Primo a IIII de abril del ayno MCCCCLXXXVII por una delibranza q el dcho Martin d’Aoyz maestro de la moneda fizo de CCXXII marquos et I Onzas de cornados q fecho ensay a copela por Myguel despinal ensayador contuvieron a la ley de X granos argent fin et de talla fueron al peso a VIII quadernas y I cornado en la onza que según la ley LXXXXII dineros XIII granos 1/4 de fin que son VII sueldos VIII dineros XIII granos argent fin et pa el dcho del senynoriaje delibro el dcho maestro a XXX sueldos por sueldo de ley q montan -> XI Libera XI Sueldo IIII Diru
Hau da, 1487. urteko apirilak 4.an Martin de Aoiz txanponetxeburuak landutako 222 marko eta ontza bat kornado aleen emaitza entregatu zuen, eta hauek Miguel de Espinal entsegaitzaileak kopela bidez entsegatu zituen, hamar granotako zilar legea suertatuz. Sortutako txanpon kopurua, lanketa ontza bakoitzeko 8 kuaderna eta pieza batekoa izan zen, hau da ((8*4) + 1 ) = 33 ale ontza batean eta 33*8 = 264 ale lanketa marko bakiotzean; hau da, kontu sarrera honetan 222,125*264= 58.641 kornado ale landu ziren orotara. Txanponketa legearen arabera, kornadoek hamaika granotako zilar eduki nominala izan arren, kontuek isladatzen duten moduan, lanketa guztiek grano batetako erremedioa profitatu zuten eta hamar granotako zilar eduki honen arabera ordaindu zituen Martinek bere señoriaje zergak.
Señoriaje zerga 30 sueldotakoa zen erabilitako zilar garbi marko bakoitzeko, aurreko erregealdian izandakoaren berbera.
Landutako marko kopurua hamar granoez biderkatu ezkero, 2221.25 grano aterako litzaizkiguke, hau da, diru eta granoetara pasa ezkero, kontuek azaldutako 92 diru eta 13,25 grano. Kopuru honi beste buelta bat eman ezkero, landutako kornadoek 7 sueldo, 8 diru eta 13 granotako zilar kantitatea erabili omen zuten. Hau nahiko interesgarria da, zeren 222,125 lanketa marko hauek, baitan zuten 10 granotako zilar edukiarekin (222,125*1/12*10/24) = 7,7126 erabilitako zilar garbi marko kopurua eman beharko ligukete. Zilar erabilera kopuru hau pisu kantitate bat da eta marko, ontza eta horrelakoetan azaldu beharko litzateke, baina hauen ordez sueldo, diru eta granoetan azaltzen da, non sueldo bat pisu marko bat zen (sueldo de ley), 12 dirutan zatibanakatzen zen eta diru bat berriz, 24 granotan. 7,7126 marko hauek oinarri honetara pasa ezkero, 7 sueldo 8 diru eta 13,5 grano emango lizkiguke, zehatzki kontuetan agertzen den moduan (beno egiazki, grano erdi batetako erroreaz). Erabilitako zilar kopurua jakina zenez, dagokion señoriaje zerga errazki kalkulatu daiteke. Sueldo edo zilar garbi marko bakoitzari 30 sueldotako zerga bazegokion, kalkulu azkar batek 11 libera 11 sueldo eta 4 dirutako zerga emaria sortu zela erakutsiko digu, kontuek azaldutako zenbaki berbera.
Ikus dezagun orain zein diru emari sortzen zuen kornadoetan lantzen zen zilar garbi marko batek, hamar granotako zilar edukia eta lanketa marko bakoitzeko 256 aletako emari nominala hartu ezkero:
Izena | Zilar Marko batetik sortutako Lanketa Markoak (10 grano) | Zilar Marko batetik sortutako Txanpon Kopurua (256 ale) | Señoriajea | Lanketa Kostuak | Merkatarien Ordaina | Guztira | Zilar Marko batetik sortutako diru emaria | Arrazoituko gabeko diru emariaren desberdintasuna |
Kornadoak |
28.8 |
7373 |
30 Sueldo | ????? -50 Sueldo? | ?????-39 Libera? | 42 Libera? |
61L 8S 9D |
19L 8S 9D? |
Zilar garbi marko batek eman zezakeen emari monetarioa kornadoetan
Katalina eta Juan-en lehen txanponaldi honetako zilar garbiaren prezioaren datu zehatzik ez dugu. Era berean, lanketa kostuak ere ezezagunak dira. Frantzisko Feboren erregealdiko 30 sueldotako zilar señoriaje prezioa eta txanponetxeko goi arduradunen soldatak bere hortan mantendu baziren, lanketa kostuak aurreko erregealdiko 50 sueldotan mantendu zirela pentsatzera iritsi gaitezke. Merkatariek jasotzen zuten zilar garbi marko baten ordaina ezezaguna bazaigu ere, aurreko erregealdiko 28 liberatan ez zen ziurrenik mantendu. Bigarren txanponaldiko lanketen egitura prestatzen ari zirenean, 1492. urte aldera, zilarra 39 libera (26 kontaketa florin) baino gutxiagotan erostea ezinezkoa zela aipatzen da. Bigarren txanponaldiko arauteriak berriz, 37 libera eta 10 sueldotan ezarri zuen zilar garbiaren ordainketa (25 kontaketa florin).
Kopuru sorta hau aintzakotzat hartu ezkero, arrazoitu gabeko 19 libera t’erdi inguruko diru ekarpena emango liguke. Kornado hauek aurreko erregealdikoek baino irabazi are haundiagoak ematen zituzten (19 libera t’erdi vs 9 libera).
Baina goarda edo txanponetxeburuak, bigarren txanponketa sortaren lanketa prestaketetarako egindako lanetan agertzen dituen kalkuloak honako hauek dira (Nafarroako errege artxibategiaren 164. Kaxaren 28. Dokumentuan gordetzen dira eta 1492. urtean idatzita direla esan dezakegu).
Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 28. Dokumentuaren hamaseigarren orrialdea (8 Verso)
Abis de los cornados segun la balor de la plata que es a XXXVIIII libras marquo de plata marcada de Pamplona o Paris
Primo en bun marquo de plata de ley de XI dineros e nuebe granos ay CCLXXIII granos argent fin de los quales habra en cada marquo de obra de cornados a XI granos de ley que monta los granos sobre dichos en obra pa ligar XXIIII marquos e III quartos
Item de los sobre dchos XXIIII marquos e III quartos en onzas se sacan de mermas y a la fundicion del maestro IIII onzas assibien palas mermas de los obreros en diez marquos buna onza o pa la las mermas del emblarquir con las mermas de los dchos obreros e IIII quartos onzas fundifibas
Las mermas de los dchos obreros ———————————————————————— > X Onzas
Asi ha de fazer el dcho maestro dela sobre dcha obra de cornados en net XXIII marquos y IIII Onzas y fara por onza VIIII quadernas al peso que los dchos XXIII marquos y medio montan ————-> LVI Libras VIII Sueldos
Los cargos de la sobre dcha obra de cornados son los que se sigue los quales no se pueden escusar
primo por el marquo de plata marcada de Pomp o Paris —————————————–> XXXVIIII libras
Item XVI libras de cuyre pa la liga dela dcha plata que a II Sezenes montan —————-> IIII Libras VI sueldos
Item a la senoria por su senyoriage por marquo de plata XV Sueldos ————————> XV sueldos
Item a los obreros que han de cortar a piezas por su brazaje a dos groses por marquo que los XXXIII marquos y medio montan———————> IIII Libras XIIII sueldos
Item a los monederos por monedar los dchos cornados a bun gros por marquo de hobra q monta ——–> II libras VII sueldos
Pal Maestro por sus trabajos como son aliar fundir e por el carbon consielos e carbon de los obreros tal e a bun pal blanqueo por todos los trabajos en lod dchos XXIII marquos e medio de obra alira ———-> V libras VI sueldos
Suma toda la obra fecha ———————————————————————————> LVI libras VIII sueldos
La qual sobre dicha obra de cornados sera a ley de onze granos por marquo de obra con bun grano de Remedio en la dcha ley e sera de talla a treinta seis cornados por onza e assi hubiese feblaje sota este peso sera el dicho feblaje pa la senorya assi bien en los remedios de la ley si los hubiere
Izena | Zilar Marko batetik sortutako Lanketa Markoak (11 grano) | Zilar Marko batetik sortutako Txanpon Kopurua (288 ale) | Señoriajea | Lanketa Kostuak | Merkatarien Ordaina | Guztira | Zilar Marko batetik sortutako diru emaria | Arrazoituko gabeko diru emariaren desberdintasuna |
Kornadoak |
23.5 |
6768 |
15 Sueldo | 16L 13S |
39 Libera |
56L 8S |
56L 8S |
— |
Zilar garbi marko batek kontu ofizialetan ematen zuen emari monetarioa eta lanketa kostuak (1492. urteko apirilak 7, AGN, 164. Kaxaren 28. Dokumentua)
Aurreko pasartea erabat interesgarria da. Kalkuluak hamaika granotako zilar edukiarekin eginak dira, baina kornado guztiak hamar granotako zilar edukiaren inguruan lantzen ziren. Lanketa marko batetik 288 ale (9 kuaderna) ateratzen zirela adierazten du, baina txanponketa kontuek 264 eta 280 ale artean ibili ohi dira (behin bakarrik agertzen da kontuetan marko bakoitzeko 288 ale landu izaneko lanketa sarrera bat).
Zilar galdaketa eta aleazioaren ondorioz emandako murrizketen berri ematen da, fundizio eta zuriketaren galerak, handi xamarrak nire iritziz.
Era berean, hainbat prezio eta kosturen berri ematen da. Kobre libra bakoitzak (kilo herenetik gora, Nafarroako liberak 372 gramo inguru bait zituen) bi sezen edo tarjatako prezioa zuen (32 diru edo 2 sueldo eta 8 diru sezen bakoitzak). Señoriaje zergaren berri ematen du, baina kasu honetan 15 sueldotan finkatzen du, non txanponketa kontuek beti 30 sueldotan erakusten duten. Langileen eta txanponetxeburuaren kostu eta ordainak ere ageri dira, erabat interesgarria, non mailuz txanpontzen zuen langileak kospelak mozten zituenaren soldata erdia jasotzen zuen.
Ikus dezagun ondoren, zazpi urte hauetan landutako kornado aleen kopuru orokorra:
1487 |
1488 | 1489 | 1490 | 1491 | 1492 | 1493 |
Orotara |
|
Kornado Kopurua |
291563.00 |
292693.00 | 404430.00 | 356287.00 | 643356.50 | 776258.00 | 684592.00 |
3449179.50 |
Lanketa Markoak |
1080.75 |
1068.88 | 1453.13 | 1288.25 | 2335.69 | 2844.63 | 2464.00 |
12535.31 |
Lanketa Zilar Markoak |
37.55 |
37.11 | 50.59 | 45.32 | 84.13 | 104.62 | 85.56 |
444.87 |
Senyoriaje Diru Emaria | 56L 5S 16D | 55L 12S 16D | 75L 13S 07D | 67L 02S 09D | 121L 12S 11D | 148L 03S 00D | 128L 06S 08D | 652L 18S 07D |
Kornado txanponen lanketa kopurua eta zerga emaria
Ikus daitekeenez, landutako kornado kopurua handia izan zen honako honetan, 3.450.000 ale ingurutakoa zazpi urteren buruan. Lanketa urte bakoitzean aurreko erregealdi osoan baino kornado ale kopuru handiagoa landu zen. Kornado hauen lanketan 109 kilo zilar garbi inguru erabili ziren. Sortutako señoriaje zerga emaria urrezko aleena baino hamaika aldiz txikiagoa izan zen.
Kornadoen kasuan, oso ugariak dira gure egunetaraino iritsi zaizkigun aleak. Kornadoak erregealdiaren bigarren txanponaldian ere landu ziren eta ez da erraza garaialdi ezberdinetako aleen arteko sailkapenik egitea.
Baina, ausardia apur batez, honako hipotesia bota dezakegu. Lehenengo txanpon garaialdiko kornadoek ez dute eraztunik IK izkien inguruan edo ifrentzu aldeko gurutzearen beso tarteetan.
Nafarroako Katalina (1483-1517) eta Juan (1484-1516) erregeen izenean landutako biloizko kornadoa – 0,81 gr – 38 milesimatako zilar eduki nominala, 34,72 milesimatako eduki benetazkoa – 1495. Urtetik aurrera hasitako bigarren txanponaldiko alea, eraztunak bai aurki eta Ifrentzu aldean
Aurkia: IOHANES.ET.KA
Ifrentzua: + SIT.NOMEN.DOMINI
Tauler & Fau Subastas, Auction 86, Lot 1020 08.06.2021
Lehen txanponaldi honi dagozkien kornado aleak bi multzo handitan sailkatu ditzazkegu:
1.Txanpon guztian zehar, aurki aldeko koroaren gainetik ere zabaltzen diren iruditextuak dituzten aleak
Nafarroako Katalina (1483-1517) eta Juan (1484-1516) erregeen izenean landutako biloizko kornadoa – 0,83 gr – 38 milesimatako zilar eduki nominala, 34,72 milesimatako eduki benetazkoa – Lehen Kornado multzoa
Aurkia: IOHANES *KATHERINA*R
Ifrentzua: +SIT NOMEN DOMINI BE
TAULER & FAU SUBASTAS, AUCTION 2, LOT 369 27.06.2017
2. IK izkien gainetik den koroak aurki aldeko iriditextuak eteten dituen aleak. Aurki aldeko iruditextuaren arabera, beste bi azpi-multzoetan sailkatu daitezke bigarren multzo honetako aleak. Lehen azpimultzoa, aurkian errege eta erreginaren izen eta tituloaren aldaki ugari azaltzen dituzten txanponena da:
Nafarroako Katalina (1483-1517) eta Juan (1484-1516) erregeen izenean landutako biloizko kornadoa – 0,84 gr – 38 milesimatako zilar eduki nominala, 34,72 milesimatako eduki benetazkoa – Bigarren multzoa, lehen azpimultzoa
Aurkia: IOHANES · KATER
Ifrentzua: + : SIT :· NOMEN : DOMINI ⋮ B :
Tauler & Fau Subastas, Auction 144, Lot 1337 24.06.2024
Bigarren azpimultzoko aleek berriz REGIS NAVARRE aurkezten dute aurki aldeko iruditextuan.
Nafarroako Katalina (1483-1517) eta Juan (1484-1516) erregeen izenean landutako biloizko kornadoa – 0,83 gr – 38 milesimatako zilar eduki nominala, 34,72 milesimatako eduki benetazkoa – Bigarren multzoa, bigarren azpimultzoa
Aurkia: REGIS:NAVARRE
Ifrentzua: + SIT:NOMEN:DOMIN:BE
TAULER & FAU SUBASTAS, AUCTION 144, LOT 1345 24.06.2024
Landutako kornado kopurua horren haundia izanik, lehen garaialdi honetako kornado aleen artean iruditextu desberdinen aldaki ugari aurkitu daitezke. Hauen berri izan nahi duenak, Ricardo Ros adituaren katalogoa begiztatu beharko luke. Baina orrialde honetatik, bi aldaki aipatuko ditugu soilik:
- SIT NOMEN DOMINI BENE iruditextuaren aldakiak aurki aldean azaltzen dituzten aleak (Kasu batzuetan textu berbera ifrentzuan izanik eta besteetan errege-erreginaren izen eta tituloa)
- Aurkian IK izkien lanketa ispilkatua agertzen duten ale eskas batzu, non KI izkiak agertzen diren baina era ispilkatuan. Hona hemen ale hauetako bat:
IK izki alderantzizkatuak dituen kornado alea – Jordi Vall-llosera Tarres-en gortesia – 0,635 gr pisua, 14-16mm Diametroa – Acta Numismatica Num 33, 2003
Azkenik, ikus ditzagun kornado erdi edo diru beltz (negrete) deitutakoen ingurukoak. Hona hemen, kornado erdi hauek señoriaje kontu hauetan agertzen duten lehen sarrera, 1487. urtearen apririlak 12-ari eta urriak 27-ari dagokiona:
Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 22. Dokumentuaren azpisarrera
Recepta del Seynoriage delos medios cornados
Primo por una delibranza q a XII de abril del ayno MCCCCLXXXVII et otra delibranza q a XXVII de Octubre del dcho ayno fizo el mtro dla moneda de quarenta ocho marquos III onzas de medios cornados q fecho el ensayo por Miguel despinal contuvieron a la ley de V granos argent fin et de talla fuero a XI quadernas y media en la onza q monta la dcha ley X dineros II granos argent fin et delibero el dcho mtro por el derecho de la seynoria a XXX Sueldos por Sueldo de ley q los X dineros II granos montan. -> I Libra V Sueldos II dineros.
Lehen urtean zehar, 1487. urtean alegia, apirilak 12.an eta urriak 27.an Martin de Aoiz txanponetxeburuak 48 lanketa markoren eta hiru ontzen negrete ekoizpena entregatu zuen. Hemen ere, lanketa hauek Migel de Espinal entsegatzaileak aztertu zituen. Ale hauen legea 5 zilar granotakoa omen zen, legeak onartutako grano batetako erremedioa aintzakotzat hartuz. Kornado erdi aleen pisu ertaina lanketa ontza batetik landutako kuadernatan azaltzen da, hamaika kuaderna eta erdi, hau da 46 ale ontza batean, 368 ale lanketa marko bakoitzean, 244,753/368 = 0,66 gramotako pisu ertaina ale bakoitzak.
Ondoren, lanketa honetan erabilitako zilar kopuruaren berri ematen da. Bost granotako zilar edukiaren arabera, landutako 48,375 markoek, 0,84 zilar garbi marko erabili zituzten =((5 x 48,375/24)/12). Zilar garbi marko baten lanketak 30 sueldotako señoriaje zerga zuenez, ordaindu beharreko zerga, libera bat bost sueldo eta 2 dirutakoa zen. Kontuak hemen ere zehatzak dira.
Oraingoan ere, ikus dezagun zer diru emari sor zezakeen kornado erdietan lantzen zen zilar garbi marko batek:
Izena | Zilar Marko batetik sortutako Lanketa Markoak (5 grano) | Zilar Marko batetik sortutako Txanpon Kopurua (352 ale) | Señoriajea | Lanketa Kostuak | Merkatarien Ordaina | Guztira | Zilar Marko batetik sortutako diru emaria | Arrazoituko gabeko diru emariaren desberdintasuna |
Kornado Erdiak |
57.6 |
20.275 |
30 Sueldo | ????- 50 Sueldo? | 39 Libera? | 42 Libera? |
84L 09S 07D |
42L 09S 07D?? |
Zilar garbi marko batek eman zezakeen emari monetarioa kornado erdietan
Berriro ere zera nabarmendu dezakegu, zilar garbi marko baten lanketak arrazoitu gabeko 42 libera t’erdi inguruko diru ekarpena izan zezakeen kornado erdien kasuan (hemeretzi liberatakoa zen kornado osoen kasuan).
Negreteen kasuan, kontu ofizialak ez dira kornado osoen kasuan bezain argiak:
Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 28. Dokumentuaren hamaseigarren orrialdea (8 Verso)
Assi bien sepueden fazer negretes los quales se faran a la ley de seys granos abra remedio a bun grano por marquo en la dcha ley e sera de talla al peso a doze quadernas por onza q seran quarenta ocho negretes por onza e si fablaje hubiese nenguna sera pa la senorya assi bien el Remedio de grueso Palynbres e en los dichos negretes.
Kasu honetan diru emari eta kostu ugari estimatu eta igarri beharrean izan naiz, baina honako egitura hau izan zezaketen nire ustez. Landu beharreko lanketa markoak bikoitzaren gertukoak zirenez, lanketa kostuak ere bikoitzaren gertukoak zirela onartu daiteke:
Izena | Zilar Marko batetik sortutako Lanketa Markoak (6 grano) | Zilar Marko batetik sortutako Txanpon Kopurua (384 ale) | Señoriajea | Lanketa Kostuak | Merkatarien Ordaina | Guztira | Zilar Marko batetik sortutako diru emaria | Arrazoituko gabeko diru emariaren desberdintasuna |
Kornado Erdiak |
43.08?? |
16.544?? |
15 Sueldo | 29L 03S 08D?? |
39 Libera |
68L 18S 08D |
68L 18S 08D |
—?? |
Kontu ofizialetan zilar garbi marko batek kornado erdietan eman zezakeen emari monetarioa eta lanketa kostuak (1492. urteko apirilak 7, AGN, 164. Kaxaren 28. Dokumentua)
Kornado erdi hauek zazpi urteren igaroan landu ziren, 1487. urtean hasita, hurrengo urte guztietan zehar. Ikus dezagun zazpi urte hauetan landutako kornado erdi aleen kopuru orokorra:
1487 |
1488 | 1489 | 1490 | 1491 | 1492 | 1493 |
Orotara |
|
Kornado erdi Kopurua |
17802 |
45540 | 17072 | 16826 | 60156 | 39008 | 74336 |
270740 |
Lanketa Markoak |
48.375 |
126.5 | 48.5 | 44.75 | 162.25 | 106 | 202 |
738.375 |
Lanketa Zilar Markoak |
0.840 |
2.196 | 0.926 | 0.777 | 2.914 | 1.997 | 3.507 |
13.157 |
Senyoriaje Diru Emaria | 1L 5S 2D | 3L 6S 8D | 01L 05S 03D | 01L 03S 04D | 04L 04S 05D | 02L 15S 02D | 05L 05S 01D | 19L 05S 01D |
Kornado erdi txanponen lanketa kopurua eta zerga emaria
Kasu honetan, landutako kornado erdi kopurua ez da handia, 270.740 ale eskas zazpi urte hauetan zehar, ezer gutxi erresumarentzat. Kornado erdi hauen lanketan Hiru zilar garbi kilo eta laurden inguru erabili ziren, kornado osoen lanketan erabili zirenen dexente azpitik, eta sortutako señoriaje zerga emaria hauena baino askoz txikiagoa izan zen.
Hemen ere, kornado erdien kasuan, gure egunetaraino iritsi zaizkigun aleak urriak dira, nahiko bakanak. Kornado erdi aleak bi multzo handitan sailkatu ditzazkegu, koroaren ondoan eraztunik ez (lehen txanponaldia) eta koroaren ondoan eraztunak(bigarren txanponaldia) dituztenak. Hona hemen enkanteetan azaldutako lehen multzoari dagokion ale bat; ale hauen koroaren tamaina txikia izan ohi da eta Feboren aleekin gonbaratu ezkero jarraikotasun nabaria dute:
Nafarroako Katalina (1483-1517) eta Juan (1484-1516) erregeen izenean landutako biloizko kornado erdia – 0,39 gr – 20 milesimatako zilar eduki nominala, 17 milesimatako eduki benetazkoa – Lehen txanponaldiari dagokion alea
Aurkia: IOHANES · KATER
Ifrentzua: +SI … MEN · DOM
TAULER & FAU SUBASTAS, AUCTION 144, LOT 1349 24.06.2024
Nire ustez lehen multzoko aleak lehen txanpon garialdiko aleak dira. Bigarren multzoko aleak berriz 1495. urtearen ondoren landu ziren eta koroaren tamaina handiagoa izateaz gain, honen inguruan agertzen diren eraztunek desberdintzen dituzte. Bigarren multzoko aleak ugariagoak dira.
Nafarroako Katalina (1483-1517) eta Juan (1484-1516) erregeen izenean landutako biloizko kornado erdia – 0,76 gr – 20 milesimatako zilar eduki nominala, 17 milesimatako eduki benetazkoa – Bigarren txanponaldiari dagokion alea
Aurkia: IOHAN KATER
Ifrentzua: + SIT.NOMEN
TAULER & FAU SUBASTAS, AUCTION 93, LOT 2015 05.10.2021
Gastuei begirada bat eman aurretik egin dezagun zazpi urte hauetan landutako txanpon kopuru guztien laburpen bat:
1487 |
1488 | 1489 | 1490 | 1491 | 1492 | 1493 |
Orotara |
|
Urrezko Nabarro Kopurua | 10964.25 | 16105.35 | 16155.75 | 13020.94 | 8892.51 | 11955.64 | 21369.15 | 98463.58 |
Kornado Kopurua |
291563.00 |
292693.00 | 404430.00 | 356287.00 | 643356.50 | 776258.00 | 684592.00 |
3449179.50 |
Kornado erdi Kopurua |
17802 |
45540 | 17072 | 16826 | 60156 | 39008 | 74336 |
270740 |
Urtero landutako txanpon aleen laburpena
Señoriaje eta txanponketa kontu hauek badute beste alde interesgarri bat. Kasu honetan, senoriaje zergetan bildutako sarreren berri eman ordez, gastuen ordainketetan izandako diru irteeren berri ematen zen. Diru asko, ofizial ugariren (goarda bera, entsegatzailea, tailatzailea eta txanponen generala) soldata ordainketetan joaten zen. Beste irteera batzuk, pila eta trokelen burdin eta altzairu lantzaileari emandako ordainketak isladatzen dituzte. Txanponetxe berak ere izan zituen bere konpontze lanak, batez ere teilaberritzeak eta txanponen lanketarako beharrezko lanabes eta tresnen erosketek ere izan zituzten bere idatzizko sarrerak.
Baina diru irteera erregistro hauen artean badira arretaz begiratu beharreko pare bat. Hona hemen lehenengoa:
Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 23. Dokumentuaren azpisarrera (35. orria)
Item delibro al dcho mtre John delizondo mediquo de sus altezas pa fin de pago de los ciento escudos de sus gages q sobre la recepta del dcho seynoriage tiene cada anyo la suma de CLXVI (166) libras las quales le di a III de abril del ayno LXXXXI pa fin de paguo de los dchos ciento escudos del Reyno, a Mil CCCCLXXXXI por esso aqui ———————-> CLXVI (156) libera
Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 23. Dokumentuaren azpisarrera (36. orria)
Item a V de Agosto del ayno sobr dcho de MCCCCLXXXXI delibro a mtre John delizondo mediquo de sus altezas pa emparte de paguo de huna asignacion qe sus altezas le dieron sobre el dcho seynoriage de la suma de cient escudos de oro encada ayno comenzando por pra ayavra de Septiembre del ayno LXXXVIIII en siguiente por cada ayno como mas largamente preste por suscrito o prebisto y firmada de sus altezas et sellada del sello de las armas firmado por mano de Bertrand de la Bonhe Serve dado en Lorda el ocheno dia de dezembre del ayno myl quantrocientos e nobenta pa la quoal dia assegnaorn por principio de pago le delibere el dcho v de Agosto al dcho mtre John la suma de CXX libras …………………..> CXX (120) libera
Ba zen Elizondo-ko Jon edo Johan izeneko mediku bat gortean. Mediku honek Katalinaren anaia, Frantzisko Febo erregea zaindu zuen bere tuberkulosi gaixotasunean zehar; hala azaltzen dute garaiko dokumentuek. Txanponketa kontuek agertzen dutenez, mediku honek 300 urrezko ezkuturen ordaina jaso zuen hasiera batean, harik eta 1488. urteko irailetik aurrera urteroko 100 urrezko ezkuturen ordain edo soldata izatera pasa zen arte. Garai hauetan, errege-erregin bikotearen medikua zen dagoeneko.
Mediku honen ordainketak txanpon señoriajearen diru sarreretatik egiten ziren, kontuek azaltzen duten moduan. Urrezko ezkutu bakoitzaren ordainetan (ezkutua kontaketa txanpona zen dagoeneko garai hauetan) 5 libera ematen zitzaizkion hasieran batean, baina 1492. urte bukaera aldera, medikuak dukat berrien 53 grosen (5 libera eta 6 sueldoen) ordaina eskatu zuen urrezko ezkutu bakoitzarengatik; baita lortu ere.
Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 23. Dokumentuaren azpisarrera (58. orria)
“Item a IIII de Junyo del ano sobre dicho delibere a mtre Johann delizondo mediquo de los Rey y Reyna ntros sres pa en present depaguo dla assignacion annual dla pension q sobr el dcho senoriaje tiene al qual delibro en el sobre dcho IIII de Junyo cinquenta nabarros de oro q a V libras VI sueldos Suma ————————————————–> 265 Libera”
Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 23. Dokumentuaren azpisarrera (59. orria)
“Item a XIIII de Sept del ano sobre dcho de LXXXXIII delibero a maestre John delizondo mediquo de sus altezas a fin de pago de los cien escudos de oro de sus gages q por ano tiene sobr el derecho del dcho senoriage dla moneda pa los quales le delibero en el sobr dcho XIIII dia de Sept otros cinquenta duquados o nabarros de oro q a V libras VI sueldos pieza montan ————————————————————-> 265 (CCLXV) libera”
Baina mediku honi egindako ordainketa bakarrak ez dira orainarte erakutsitakoak. Urtean 530 liberatako soldata, oso soldata eskuzabala zen. Pedro Marzilla goardak horren laurdena irabazten zuen. Eta hurrengo pasartean, Johan sendagileak beste ehun urrezko ezkutuen ordainketa gehigarrizkoa jaso zuen 1493. urtean zehar.
Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 23. Dokumentuaren azpisarrera (59. orria)
“Item delibro el dcho goarda a mtre John delizondo mediquo de sus altezas por buna otra asignacion q sus altezas le dieron ultra la annual por bendida de dos mulas que el dcho mtre John libro a sus altezas por la suma de cient escudos de oro la qual dcha asignacion le presento el dcho mtre John a XI de Mayo del dcho ano LXXXXIII la qual prevysto signada de sus altezas et sellada del sello dlas armas et segnada por mano de seno ay B Bonna Serve. La qoal es datada en Pau el XV dia de Marzo del ano Myl CCCC Noventa y tres los quales cient escudos les fueron deliberados por el dcho goarda al dcho Mtre John los quarenta escudos en el XI de Mayo et los LX escudos a fin de paguo dla dcha asignacion a XXXI de dezembre del dcho ano de LXXXXIII q a cinquo libras seys sueldos pieza montan ————————–> 530 libera”.
Benetan garestiak irten zitzaizkion bi mando hauek errege etxeari!!
Eta atzerapenak ere osoki ordaindu zitzaizkion, 1493. urtearen abendua bukaeran txanponketa kontuak itxi aurretik.
Nafarroako errege artxibategiaren adeitasuna AGN, 164. Kaxaren 23. Dokumentuaren azpisarrera (60. orria)
“Item a XXVIII del mes de deziembre del dcho ano paguo a mtre John delizondo de quoatro meses rezagados de su asignacion anual q comenzaba por esta a I de Septiembre del ano Mil CCCC y Nobanta el dcho pedro comenzo de pagar la prima paga comenzando en el ano de Nobenta y uno et por la importunydat del dcho mtre John par estiendo q senleudaba razon lepaguo por los dchos quoatro meses rezagados la suma de XXXIII escudos de oro y bun tercio q a V libras VI sueldos montan ————————————————–> CLXXVII (177) libera VI Sueldo VIII diru”
Azkenik ere, 1494. urteko urtarrilak 12.an errege-erreginak koroapen zeremonia izan zuten Iruñako katedralean. Bai agramontarrak, bai beaumontarrak, bai atzerriko erregeak (Gaztela-Aragoi eta Frantziakoak) ados ziren eta erregeek txanpona barreiatu ahal izan zuten koroapenaren ostean. Elizondoko Johan-ek agian ere izan zuen bere zerikusia hitzarmen eta adostasun honetan. Bitartekari edo ezkutuko enbaixadore moduan ibili al zen urte guzti hauetan zehar? Batek daki zer jazo zen!!
Koroapen honekin, erresumak eta haren errege bikoteak txanpon denboraldi bat itxi zuten. Bigarren denboraldia 1495. Urteko maiatzeren erdialdetik abiatuko da eta honi buruz hurrengo batean mintzatuko gara.
Bibliografia:
Señoreaje y Produccion Monetaria En El Reino De Navarra A Fines del Siglo XV – Juan Carrasco – 2003 – link
Moneda medieval navarra –Manual de Numismatica – Miguel Ibañez Artica – 2021
Monedas navarras inéditas de Francisco Febus (1479-1483) y de Catalina y Juan de Labrit (1483-1512) – Miquel CRUSSAFONT i SABATER – ACTA NUMISMATICA N°12 -1982 – link
La numismática medieval navarra: antecedentes y situación actual – Miguel Ibañez Artica – 2000 – link
LA MONEDA EN NAVARRA – MUSEO DE NAVARRA – EXPOSICION DEL 31 DE MAYO AL 25 DE NOV 2001. Miguel Ibáñez Artica – link
CATÁLOGO GENERAL DE LA MONEDA DE NAVARRA – Ricardo Ros Arrogante – 2013 – Altaffaylla argitaretxea
HISTORIA DE LA MONEDA DE NAVARRA – Joaquín Lizarraga Arizmendi, Miguel Ibáñez Artica, Javier Bergua Arnedo – 1991 – Herper Argitaretxea
Txanponketa Kontuen Excel Orrialdea AGN164N22 – Monakotik – link
Txanponketa Kontuen Excel Orrialdea AGN164N23 – Monakotik – link
Noves varietats inèdites – Jordi Vall-Llosera i Tarrés – Acta Numismatica Volum 33, 2003 – P. 115-121 – link
Oiartzungo Esteban Donearen Elizako Moneta Aurkikuntza – Miguel Ibañez Artica – 1997 – link
Notas aclaratorias sobre algunas monedas de oro, acuñadas en el reino de Navarra -Joaquin Lizarraga – Gaceta Numismática, 120, 1996, pp. 11-20
Itinerario de los reyes privativos de Navarra: Juan III de Albret-Catalina I de Foix (1483-1517) – ÁLVARO ADOT LERGA – – link
Orígenes del virreinato de Navarra (1479-1486) – ÁLVARO ADOT LERGA – link
Pingback: Biarnoko Txanpon Egitura Katalina Erreginaren Garaian | Euskal Txanpongintzaren Historia