Gaurkoan Bertrand de la Lande txanponetxeburuaz, baiondar hiritar eta Gayon Biarnoko herrixkaren jaunaz arituko gara ikerketan. Bertrand, Nafarroako eta Biarnoko txanponetxeen txanponetxeburu izendatu zuten 1589. urtearen azaroak 30.ean, hau da, Nafarroako Henrike III. erregea era berean Frantziako Henrike IV. errege izatera pasa eta hilabete gutxitara.
Gure Bertrand-ek sei urtetako mailegu hitzarmena lortu zuen Morlaas, Pau eta Donapaleuko txanponetxeburu (Maitre Particulier/Fermier Biarnotarrez) bezala. Hau da, bere mailegu epea 1595. urteko azaroak 30.ean bukatzekotan zen. Baina Bertrand-en agintealdia korapilatsua suertatu zen eta gaur egunetaraino iristi zaizkigun txanponetako aztarna bidez sahiatuko gara haren pasadizoak kontatzen.
Ziurrenik ere Bertrand-en lehen berriak beste euskal txanponetxe batean aurki ditzazkegu; pertsona berbera denaren erabateko ziurtapenik ez dugun arren, Bertrand de la Lande izeneko txanponetxeburu bat izan zuen Baionak 1573 eta 1582 urteen arteen. Nafarroako liberei eskeinitako atalean ikusi genuen Bertrand-ek Baiona bere bizilekuko txanponetxean landutako ale bat, ondoren ere ikusteko modukoa.
Baiona-ko txanponetxean (aingura eta L izkia ezaugarri bezala) 1578. urtean landutako zilarrezko Frankoa – 14,05gr – 34mm diametroa
Aurkia: HENRICVS.III.D.G.FRAN.ET.POL.REX.L. 1578 (O Izkia C Izkiaren Barnean)
Ifrentzua: SIT.NOMEN.DOMINI.BENEDICTVM.(Arrosa)(Aingura)
Arrosa – Bertrand de la Lande Txanponetxeburua (1573-1582)
O Izkia C Izkiaren Barnean – Arnault de Carriere, grabatzaile eta entsegatzailea (1568-1590)
INUMIS, MAIL BID SALE 14, LOT 646 25.03.2011
Edo beste honako ale eder hau:
Baiona-ko txanponetxean 1576. urtean landutako zilarrezko testoia – 9,39gr – 28,2mm diametroa
Aurkia: HENRICS.III.D.G.FRAN.ET.POL.REX. (Aingura) (Arrosa)
Ifrentzua: SIT.NOMEN.DNI.BENEDICTVM. 1576 L
Arrosa – Bertrand de la Lande Txanponetxeburua (1573-1582)
Aingura eta L izkia Baionako txanponetxearen ezaugarri
INUMIS, MAIL BID SALE 27, LOT 2411 14.10.2014
Esan bezala, pertsona berbera direnaren erabateko ziurtasunik ez dugun arren, aztarna adierazgarri batzuk ba ditugu. Biarnoko dokumentuek Bertrand, Baionako hiritarra zela aduerazten dute; horrez gain 1590. urtean Arnault de Carriere, Nafarroako erresumaren txanponetxeen entsegatzailea izatera pasa zen, Bertrand-en agintealdian berarekin Baionan lan egindakoa.
Non ibili zen Bertrand 1582 eta 1589 urteen artean? Momentuz behintzat ez dut haren aztarnarik urte garaialdi honetan. Argi dirudiena, Biarnoko jaun eta Nafarroako erregea Frantziako errege izatera iristean, Bertrand-ek Frantziako txanponetxe batean zuen eskarmentuak bere hautagaitza sendotu zuela, Biarno eta Nafarroako txanponetxeek zuten emaria indartu eta inguruko Frantziako txanponetxeekin lehiatu nahiean.
Bertrand-ek sei urtetarako maileguan jaso zituen Morlaas, Pau eta Donapaleuko txanponetxeak, 42.100 liberaren truke, hau da urteroko 7.000 libera eskasen truke. Nire ustez dirusari honek, seinoriaje zergaren aurrerapena suposatzen zuen, non Adrian Blanchet-en arabera, dirusaria urtean hiru aldiz, kandelario, mendekoste eta Mikel deunaren egunetan ordaintzen zen.
Pentsaera hau Auger de Lagarde, Morlaas-eko txanponetxeburuak 1566. urtean aurkeztutako kontuen azterketak sustatzen dit, non aurkeztutako kontuetako seinoriaje eta diru ahulen batuketak, txanponetxeburuak eman beharreko urteroko 1.200 liberen inguruan diren.
Urteroko fidantza edo dirusari hori, Nafarroako erresumako Kontu ganbarak, (txanponetxeen alokatzaileak) seinoriaje zerga moduan txaponetxeetatik espero zuen onura gutxienekoa izango litzateke; Hala ere, landutako txanponen zerga kopurua gutxiengo honen gainetik izan ezkero, ezberdintasuna urteroko kontuen ostean kitatu beharrean izango zen txanponetxeburua.
Alokairu kontratuan hitzartutako diru ordainketa hauek, txanponetxeburu eta kontu ganbararen artean zinatutako txanponketa kontratuaren islada izan behar ziren, non txanponetxeburuaren agentealdian zehar landu beharreko txanpon mota eta kopuruen argibideak jasotzen ziren.
Kontratuaren argibide hauek erabateko garrantzia zuten, kontu ganbarak seinoriaje zerga kopuru handienak diru txikietatik jasotzen zituen bitartean, txanponetxeburuari lan eta neke gehien eta marjina txikienak ematen zizkionak bait ziren. Baina txanponetxeburuarentzat era berean, hitzartutako ordainaren zerga pilaketa egiteko erarik azkarrena zen diru txiki hauen lanketa. Kobrezko eta bilioi baxuko diruak bait ziren seinoriaje zerga portzentaia handienak zituztenak, garbitasun handiagoko zilarrezko txanponetan zerga hauek murritzagoak ziren.
Donapaleu-ko txanponetxean 1593. urtean landutako kobrezko diru Tournoitar bikoitza – 2,63 gr – 18,2mm diametroa
Aurkia: HENRI. 4. D. G. FRAN. E. NAVAR. R (Nafarroako Armarria)
Ifrentzua: DOVBLE. TOVRNOIS. 1593
Donapaleun landutako 1593, 1594 eta 1595 urteetako diru bikoitzen ezagutza dugu
INUMIS, MAIL BID SALE 21, LOT 2130 12.03.2013
Gerrate, krisi edo antzeko ezinbestekoen aurrean, zilar ornidura edo txanponetxearen lana ahalbidetzen zuten egunak beherantz joan ezkero, txanponetxeburua ez zen adostutako txanpon lanketa kopuruetara iristeko moduan izaten eta ondorioz, ordainketa beherapen eskaerak etorri ohi ziren.
Kontu ganbararen eta Donapaleuko txanponetxeburuaren artean zinatutako txanponketa hitzarmenik ikustatzeko aukerarik ez dut izan. Sancho Iturbideren Nafarroako Karlinen atalean egin genuean bezala horrelako akordio baten azterketa sakona erabat interesgarria litzateke eta etorkizunerako eginkizun bezala utziko dugu.
Argi dena, Bertrand de la Lande-k balio txikiko, kobrezko diru tournaitar bikoitzak, biloizko sizainak (sei diru tournaitar) eta biloizko douzainak (hamabi diru tournaitar) landu zituela Donapaleuko txanponetxean.
Donapaleu-ko txanponetxean 1594. urtean landutako kobrezko diru Tournoitar bikoitza – 2,71 gr – 17,5 mm diametroa
Aurkia: HENRI. 4. D. G. FRAN. E. NAVAR. R (Nafarroako Armarria)
Ifrentzua: DOVBLE. TOVRNOIS. 1594
Donapaleun landutako 1593, 1594 eta 1595 urteetako diru bikoitzen ezagutza dugu
CGB.FR, LOT bry_73106
Francois Dumas-ek 1593, 1594 eta 1595. urteetan landutako kobrezko diru tournaitar soilen ezagutzaren berri eman zuen bere 1959. urteko lanean. Baina Duplessy-ren mende bukaerako lanean edo nire behaketek ez dute diru soil possible hauen arrastorik aurkitu. Inork topatu ezkero, diru tornaitar soil hauek DENIER TOVRNOIS iruditextua eta azpiko lirio lorearen ordez Nafarroako armarria izan beharko lukete ifrentzuan. Era berean, 1595. urtean landutako diru tournaitar bikoitza aurkitzea oso zaila suertatu zait, harik eta Luis Gomez bildumazalean honako bere alearen argazkiak helarazi zizkidan arte:
Donapaleu-ko txanponetxean 1595. urtean landutako kobrezko diru Tournoitar bikoitza
Aurkia: HENRI. 4. D. G. FRAN. E. NAVAR. R (Nafarroako Armarria)
Ifrentzua: DOVBLE. TOVRNOIS. 1595
Donapaleun landutako 1593, 1594 eta 1595 urteetako diru bikoitzen ezagutza dugu
Luis Gomez bilduma
Morlaas-en berriz, Biarnoko Baketak (¾ diru balioaz), sizainak eta douzainak landu zituen Bertrand-ek. Pau-n berriz, errota txanponetxearen bolantezko prentsek ez zuten diru txikirik lantzen, zilarrezko ezkutu laurdenak baino ez.
Morlaas-ko txanponetxean, zehaztu gabeko urtean landutako biloiezko baketa – 0,50 gr – 13,5 mm diametroa – Baketa hauek 26 milesimatako zilar arrastoak zituzten
Aurkia: [+ H]ENRI. 4. D. G. F. ET. N[A. REX]
Ifrentzua: GRATIA. DE. SVM. Q. D. [SVM]
Bertrand-en agintealdian 950.000 bat ale baketa landu ziren
CGB.FR, INTERNET AUCTION JULY 2020, LOT 589005 28.07.2020
Bertrand de la Lande-ren agintealdian zehar douzain (hamabi diru) txanpon ugari landu ziren Donapaleun. Gaur egun 1590, 1591, 1592, 1593 eta 1594. urteetan landutako aleen ezagutza zehatza dugu, baina 1590. urtean landutako aleen kopurua baina ez zaigu iritsi. Hauek, Bertrand-en ezaugarria agertzen duten lehen txanpon txikiak dira.
Donapaleu-ko txanponetxean 1590. urtean landutako biloizko douzaina, bigarren aldakia – 1,96 gr 23 mm diametroa
Aurkia: HENRI. 4. D. G. FRAN. E. NAVAR. REX
Ifrentzua: GRATIA.D.SVM.Q.SVM 1590 (C Izkia) (B Izkia)
C Izkia – Agian grabatzailearen ezaugarria, Zenbaitzurentzat Jerome Le Normand, eztabaidagarria
B Izkia – Bertand de la Lande Txanponetxeburua
Douzainek 240 milesimatako (2 diru eta 21 grano) zilar edukia eta 2,330 gramotako (105 ale lanketa marko bakoitzeko (bestetan 106, 107 edo 108)) pisu nominala zuten
Monnaies d’Antan, Auction N°29, LOT 516 29.05.2021
Lehen lanketa urte honetan (1590), hau bezalako 472.079 douzain ale landu ziren Donapaleun. Hauetako ale gutxi batzu lehen aldaki bezala dira ezagunak, armarriaren bi aldeetan bi H izki aurkezten bait dituzte:
Donapaleu-ko txanponetxean 1590. urtean landutako biloizko douzaina, lehen aldakia – 1,93 gr 22,5 mm diametroa
Aurkia: HENRI. 4. D. G. FRAN. E. NAVAR. REX
Ifrentzua: GRATIA.D.SVM.Q.SVM 1590 (C Izkia?) (B Izkia?)
C Izkia – Agian grabatzailearen ezaugarria, Zenbaitzurentzat Jerome Le Normand, eztabaidagarria
B Izkia – Bertand de la Lande Txanponetxeburua
Douzainek 240 milesimatako zilar edukia eta 2,399 gramotako pisu nominala zuten
INUMIS, MAIL BID SALE 9, LOT 618 23.10.2009
Baina arazoak ere etortzear ziren eta kasu honetan, arazoen sortzaile aipatutako sizain, sei dirutako balioa zuten txanponen lanketak izan ziren. Gordetako txanponketa kontuen arabera, sizain hauek 1589. urtean (41.669 ale) eta 1590. urtean (179.154 ale) landu ziren Donapaleun. Morlaas-en ere urte berberetan landu ziren, 120.000 bat ale inguru bi urteen artean.
Sizain hauek, 121 milesima (diru bat eta hamaika grano) zilar eduki eta 1,699 gramotako (144 ale lanketa Marko bakoitzeko) pisu nominala izan beharrean ziren. Baina, Katalina, Henrike erregearen arrebak eta Biarno eta Nafarroako erregeordeak 1591. urtean Pau-n zinatuako dokumentuak agertzen duen moduan, “Orain gutxi landutako 6 dirutako aleen inguruan, Gayon-go Bertrand de la Lande, Nafarroako eta Biarnoko txanponetxeen txanponetxeburuaren aurka jasotako kexen ondoren, ale akatsdunak bilduak izan dira eta hauekin ale berriak landu dira, non ondorioz jende arrunta pozik da gauregun” (B3100 Dokumentua, Archives départementales des Pyrénées‐Atlantiques).
Ale guztiak akatsdunak ziren ziurrenik ere; Donapaleuko sei dirutako aleen arrastorik ez dugu gaur egunean eta Morlaasekoei dagokionez bi ale baino ez ditut ezagutzen.
Morlaas-ko txanponetxean, zehaztu gabeko urtean landutako biloizko sizaina – 1,57gr 19,5 mm diametroa
Aurkia: HENRI. 4. D. G. FRANC. ET. NA. REX (DB Monograma)
Ifrentzua: (Izarra) PESSES.DE.SIES.DINERS
(Izarra) – Guillaume Lamy grabatzailea
Morlaas-eko 6 dirutako bi aleen ezagutza dut, Donapaleuko alerik ez da ezagutzen
CGB.FR, LIVE AUCTION SEPTEMBER 2022, LOT 750734 06.09.2022
Sei dirutako sizain-ak ez ziren berriro landu Biarno eta Nafarroako txanponetxeetan. Ez zen pasadizo gozoa gure Bertrand txanponetxeburuarentzat, sizain guztiak ziurrenik douzainetan eraldatu beharrean izan bait zen ain zuzen ere.
Baina Bertrand de la Lande-ren lana bere osotasunean gozatzeko aukera, haren agintealdian landutako zilarrezko txanpon ugariei so eginez izango dugu, haren ezkutu laurden eta zortzirenei begiratu ezkero.
Txanpon hauen ezaugarriak hiru erregeen urteari eskeinitako atalean ikusi genituen. Roger de Vergez txanponetxeburuak Biarno eta Nafarroako txanponetxeen sei urtetako alokairu hitzarmena zinatu zuen 1585. urtearen ekainak 23.an, 42.100 liberaren truke. Ezagutzen ez ditugun arrazoien ondorioz akordio hau ez zen bere epe bukaeraraino bete eta 1589. urteko azaroak 30.an gure Bertrand-ek kontratu berria zinatu zuen. Esan bezala, dagoeneko Henrike III. Nafarroako erregea, Frantziako Henrike IV. ere ba zen.
Roger de Vergez-ek ez zuen Henrike IV. izenean txanponik landu eta Bertrand de la Landek ez zuen Henrike II edo III.aren izenean txanponik landu. Bertrand-en zuzendaritzapean landutako 1589. urteko aleak nahiko urriak diren heinean, hitzarmen zinaduraren dataren inguruan hasi zirela lanean ondorioztatu dezakegu.
Hasiera hasieratik Bertrand-en Donapaleuko aleek ezaugarri argi pare bat zituzten:
- Henrike-ren laugarren zenbakizkoa zenbaki arabiarrez idatzi zen zenbaki erromatarraren ordez. Morlaas eta Pau-ko txanponetxeetan zenbaki erromatarra erabili zen.
- Bere txanponetxeburutzaren ezaugarri bezala B izki bat agertuko da errege koroaren eskuin gainaldean. Morlaas eta Biarnoko txanponetxeetan berriz, BDL monograma bat azalduko da langintza urtearen ondoan.
- Ezkutu laurdenaren edo zortzirenaren balioa adierazten zuten II-II edo V-III zenbaki erromatarrak agertu ziren armarriaren bi alboetan, Donapaleuko txanponentzat lehen aldiz.
- Ifrentzu aldeko iruditextua GRATIA.DEI.SVM.ID.Q.SVM. textu zuzena izango da beti ere; Biarnoko txanponetxeetan dagoeneko urte batzuetan zehar GRATIA.DEI.SVM.Q.ID.SVM. textura eraldatua zen.
Donapaleu-ko txanponetxean 1589. urtean landutako zilarrezko Ezkutu Laurdena – 8,88gr 30mm diametroa
Aurkia: HENRICVS.4.D.G.FRAN.E.NAVAR.REX.
Ifrentzua: (B Hizkia) GRATIA.DEI.SVM.ID.Q.SVM.1589 (C hizki edo ilargia)
MONNAIES D’ANTAN, Mail Bid Sale N°16 22.11.2014
Pau-ko txanponetxean 1591. urtean landutako zilarrezko Ezkutu Laurdena – 9.51 gr 29 mm diametroa
Aurkia: HENRICVS.IIII.D.G.FRANC.ET.NAVA.REX.DB Monograma (Dominus Bearni)
Ifrentzua: GRATIA.DEI.SVM.Q.ID.SVM.1591 (BDL Monograma) II – II – Izarrra
BDL Monograma – Bertand de la Lande Txanponetxeburua
Izarra – Guillaume Lamy grabatzailea eta txanponetxeburua era berean
EDITIONS V. GADOURY, SPRING AUCTION 2022, LOT 424 12.03.2022
Koroaren gainean agertzen den C izki edo ilargi erdiaren esanahiaz mintzatu naiz zilarrezko ezkutuei eskeinitako beste ataletan. Jerome Le Normand grabatzaileari egozten zaion arren, grabatzaile hau 1581. urtean zendu zen eta haren seme edo senidearteko batek haren grabatzaile lana Donapaleun jarraitu zuenaren frogarik ez dut inon aurkitu. Hala ere, liburu eta textu askotan aurkituko duzue egozpen hau, niretzat behintzat, oso zalantzagarria dena.
Azken hilabetetan aztertutako txanpon guztiei begiratuz, hemen ere Luis bere semearen txanponetan ikusitakoaren antzekoa antzeman dut. Zazpi urtetako txanpon langintzaren igaroan, grabatzaileen lana nahiko homogeneo eta errepikakorra izan zen, ifrentzu aldean batez ere.
Armarriaren eta koroaren irudiak, edo eta iruditextuek azaltzen dituzten leloak patroi honez errepikatzen dira, salbuespen bakar batez. Aurki aldeko iruditextuaren hitzak lantzeko garaian, DEI GRATIA FRANCORVM ET NAVARRE REX textuaren laburpenak egiterakoan alegia, hainbat aldaki aurki ditzazkegu. Nire ustez, puntzoi bidez trokel desberdinen lanketa egiten zuten bitartean, trokelaren iruditextuaren kokapen honetara iristen ziren unerako, eskura zuten leku erabilgarriaren arabera bukatzen zuten leloa. Honen ondorioz eta txanpon desberdinak aztertu ondoren honako lelo aldakiak aurkitu daitezke:
- DEI.G.FRAN.ET.NAVAR.RX
- DEI.G.FRAN.E.NAVAR.REX
- DEI.G.FRAN.E.NAVAR.RX
- D.G.FRAN.E.NAVAR.REX
- D.G.FRAN.E.NAVARE.REX
- D.G.FRAN.E.NAVARRE.REX
- D.G.FRAN.ET.NAVAR.REX
Ifrentzu aldian berriz ba dira aipatu beharreko bi bilakaera. Ganorazko lanketa oneko urte batzuen ondoren, 1594. urtean zehar tajuzko errepikapen onaren eten bat eman zen. Txanponetxeburuaren ezaugarria B izkia izatetik L izkia izatera pasa zen eta GRATIA.DEI.SVM.ID.Q.SVM. leloak ere, bi aldaki desberdin gehiago izan zituen urte honetan:
- GRATIA.DEI.SVM.ID.SVM.
- GRATIA.DEI.SVM.Q.SVM. (Ezkutu Zortzirenetan ohizkoan azaltzen den leloa)
Donapaleu-ko txanponetxean 1594. urtean landutako zilarrezko Ezkutu laurdena – 9,57 gr 28,5mm Diametroa
Aurkia: HENRICVS. 4. D. G. FRAN. E. NAVAR. REX
Ifrentzua: GRATIA.DEI.SVM.ID.SVM.1594 (C Izkia eta L izkia koroaren gainean)
L Izkia – Bertand de la Lande Txanponetxeburua
MONNAIES D’ANTAN, AUCTION 15, LOT 624 16.05.2014
Aipatutako 1594. urte honetan, Bertrand de la Lande txanponetxeburuari arazoak pilatzen joan zitzaizkionaren susmoa dut. 1595. urtean landutako Donapaleuko aleak benetan eskasak dira eta ez dute Bertrand-en L edo B ezaugarri izkirik agertzen. Beste horrenbeste gertatzen da Pau-n edo Morlaas-en landutako aleekin.
Donapaleu-ko txanponetxean 1595. urtean landutako zilarrezko Ezkutu laurdena – 9,32 gr
Aurkia: HENRICVS. 4. D. G. FRAN. ET. NAVAR. REX
Ifrentzua: GRATIA.DEI.SVM.ID.Q.SVM.1595 (C Izkia koroaren bi aldetan, B edo L izkirik ez)
Bertand de la Lande Txanponetxeburuaren izkirik gabe
STEPHAN KNOPIK ArgazkIA Monakotik bilduma
Morlaas-eko txanponetxearen kasuan, zilarrezko franko erdien (28.351 ale) eta laurdenen (1.725 ale) lanketa murritz eta ez ohizko bat eman zen urten honetan. Hauetan ere ez da Bertrand-en ezaugarriaren arrastorik.
Morlaas-ko txanponetxean, 1595. urtean landutako zilarrezko franko erdia – 6,93 gr – 28 mm diametroa
Aurkia: HENRICVS.IIII. D. G. FRANC. ET. NAVA. REX (DB Monograma) Biarnoko Behia
Ifrentzua: + GRATIA.DEI.SVM.ID.QVOD.SVM 1595
CGB.FR, LIVE AUCTION SEPTEMBER 2021, LOT 676269 07.09.2021
Nafarroako Kontu Ganbarak mailegu akordio berri bat zinatu zuen Jacques de Casso Bordeleko txanponetxeburuarekin 1595. urteko abenduak 20.an. Hitzarmen honen arabera, Casso txanponetxeburuak Morlaas eta Pau-ko txanponetxeen sei urtetako mailegua jaso zuen, 4.000 libera urteroko dirusariaren truke.
Zazpi egunen igaroan, 1595. urteko abenduak 27.an, Jean Du Faur Oloroe-ko kapitainak urteroko 2.150 liberaren truke jaso zuen Donapaleuko txanponetxearen sei urtetarako mailegua. Bi hitzarmenen artean 36.900 libera jasotzear zen kontu ganbara, sei urte hauetako epean; Roger de Vergez edo Bertrand de la Landeren garaitan zinatutako 42.100 liberak baino dexente gutxiago. Irabaziak beherantz zihoazten eta hemen ere, Jaques de Casso eta Jean Du Faur txanponetxeburuen lanaren inguruan izango dugu zer aztertu eta ikasi!
Amaitu baino lehen, hona hemen sarrera honen lanketarako erabilitako Bertrand de la Lande-ren Donapaleuko zilarrezko ezkutuei begirada. Sakonago aztertu nahi dituenarentzat, bibliografiaren ondoren aurkeztu ditut. On Egin!!
1589 1590 1591 1592 1593 1594 1595
Bibliografia:
Histoire monétaire du Béarn – Jules Adrien Blanchet – 1893 – link
MINT OF NAVARRE AND BEARN – WIKIPEDIA – link
Documents pour servir a l’histoire monetaire de la Navarre et du Bearn 1562-1629 – Jules Adrien Blanchet – 1886 – link
Les frappes monétaires en Béarn et Basse-Navarre d’après les comptes conservés aux Archives départementales des Basses Pyrénées – Françoise Dumas – 1959 – link
MONNAIES DE FRANCE, DE NAVARRE ET DU BÈARN – Jean Claude Ungar – 2010
LES MONNAIES FRANCAISES ROYALES – Tome 1 et 2 – 2° Edition -1999 -Jean Duplessy (In Memoriam 1929- 2020)
Le livre des monnaies féodales de Béarn et de Navarre – Henri II (III de Navarre) 1572-1589 – Club Numismatique Palois – Serge Salles – link
Extraits des Registres de la Chambre des Comptes de Pau (XVIe et XVIIe siècles.) – Laussat, M. le baron de (1871). Société des Sciences, Lettres et Arts de Pau – Vol. II série–1, no. 1871–72 – link
1589
Ez dugu urte honetako txanponketa konturik. Bertrand de la Lande-ren ezaugarripean landutako Henrike IV.aren aleen kopurua txikia da eta ez dugu ezkutu zortzirenen ezagutzarik. Urte berean, Roger de Vegez-en ezaugarripean eta Henrike II. aren izenean landutako aleen ezagutza dugu.
Donapaleu-ko txanponetxean 1589. urtean landutako zilarrezko Ezkutu Laurdena – 9.24 gr 29 mm diametroa
Aurkia: HENRICVS.4.D.G.FRAN.E.NAVAR.REX
Ifrentzua: GRATIA.DEI.SVM.ID.Q.SVM.1589 (C Izkia eta B izkia koroaren gainean) II – II
B Izkia – Bertand de la Lande Txanponetxeburua
IBERCOIN, ONLINE AUCTION 80, LOT 1861 22.03.2023
1590
Ez dugu urte honetako txanponketa konturik. Ezkutu laurdenek DEI.G eta D.G iruditextu aldakiak dituzte aurkian. Ezkutu zortzirenek ez dute balioaren ezaugarri den V-III zenbaki erromatar parea armarriaren alboetan.
Donapaleu-ko txanponetxean 1590. urtean landutako zilarrezko Ezkutu Laurdena – 9.53 gr 30 mm diametroa
Aurkia: HENRICVS.4.DEI.G.FRAN.ET.NAVAR.RX
Ifrentzua: GRATIA.DEI.SVM.ID.Q.SVM.1590 (C Izkia eta B izkia koroaren gainean) II – II
B Izkia – Bertand de la Lande Txanponetxeburua
INUMIS, MAIL BID SALE 51, LOT 326 09.03.2021
Donapaleu-ko txanponetxean 1590. urtean landutako zilarrezko Ezkutu Laurdena – 9.36 gr 29 mm diametroa
Aurkia: HENRICVS.4.D.G.FRAN.E.NAVAR.REX
Ifrentzua: GRATIA.DEI.SVM.ID.Q.SVM.1590 (C Izkia eta B izkia koroaren gainean) II – II
B Izkia – Bertand de la Lande Txanponetxeburua
MONNAIES D’ANTAN, AUCTION 7, LOT 584 21.05.2010
Donapaleu-ko txanponetxean 1590. urtean landutako zilarrezko Ezkutu Zortzirena – 4.73 gr 24,5 mm diametroa – Zortzirenaren balioaren zenbakirik gabe
Aurkia: HENRI.4.D.G.FRAN.E.NAVAR.REX
Ifrentzua: GRATIA.D.SVM.Q.SVM.1591 (C Izkia eta B izkia koroaren gainean)
B Izkia – Bertand de la Lande Txanponetxeburua
CGB.FR, LIVE AUCTION JUNE 2020, LOT 567360 16.06.2020
1591
Ez dugu urte honetako txanponketa konturik. Ezkutu laurdenek DEI.G eta D.G iruditextu aldakiak dituzte aurkian. Ezkutu zortzirenek ez dute balioaren ezaugarri den V-III zenbaki erromatar parea armarriaren alboetan.
Donapaleu-ko txanponetxean 1591. urtean landutako zilarrezko Ezkutu Laurdena – 9.51 gr 29 mm diametroa
Aurkia: HENRICVS.4.DEI.G.FRAN.E.NAVAR.REX
Ifrentzua: GRATIA.DEI.SVM.ID.Q.SVM.1591 (C Izkia eta B izkia koroaren gainean) II – II
B Izkia – Bertand de la Lande Txanponetxeburua
MONNAIES D’ANTAN, AUCTION 25, LOT 888 18.05.2019
Donapaleu-ko txanponetxean 1591. urtean landutako zilarrezko Ezkutu Laurdena – 9.49 gr
Aurkia: HENRICVS.4.DEI.G.FRAN.E.NAVAR.RX
Ifrentzua: GRATIA.DEI.SVM.ID.Q.SVM.1591 (C Izkia, B izkia ?) II – II
B Izkia – Bertand de la Lande Txanponetxeburua
Alde & OGN, Collection François BEAU (Henri II à Henri IV) 07.06.2017
Donapaleu-ko txanponetxean 1591. urtean landutako zilarrezko Ezkutu Laurdena – 9.26 gr 30 mm diametroa
Aurkia: HENRICVS.4.D.G.FRAN.E.NAVARE.REX
Ifrentzua: GRATIA.DEI.SVM.ID.Q.SVM.1591 (B izkia koroaren gainean) II – II
B Izkia – Bertand de la Lande Txanponetxeburua
MONNAIES D’ANTAN, Mail Bid Sale N°13 16.05.2013
Donapaleu-ko txanponetxean 1591. urtean landutako zilarrezko Ezkutu Laurdena – 9.30 gr 30 mm diametroa
Aurkia: HENRICVS.4.D.G.FRAN.E.NAVARRE.REX
Ifrentzua: GRATIA.DEI.SVM.ID.Q.SVM.1591 (C Izkia eta B izkia koroaren gainean) II – II
B Izkia – Bertand de la Lande Txanponetxeburua
CGB.FR, INTERNET AUCTION APRIL 2022 26.04.2022
Donapaleu-ko txanponetxean 1591. urtean landutako zilarrezko Ezkutu Laurdena – 9.56 gr 29 mm diametroa
Aurkia: HENRICVS.4.D.G.FRAN.E.NAVAR.REX
Ifrentzua: GRATIA.DEI.SVM.ID.Q.SVM.1591 (B izkia koroaren gainean) II – II
B Izkia – Bertand de la Lande Txanponetxeburua
INUMIS, Mail Bid Sale 20 12.03.2013
Donapaleu-ko txanponetxean 1591. urtean landutako zilarrezko Ezkutu Zortzirena – 4.69 gr 24 mm diametroa – Zortzirenaren balioaren zenbakirik gabe
Aurkia: HENRI.4.D.G.FRAN.E.NAVAR.REX
Ifrentzua: GRATIA.D.SVM.Q.SVM.1591 (C Izkia eta B izkia koroaren gainean)
B Izkia – Bertand de la Lande Txanponetxeburua
INUMIS, MAIL BID SALE 9, LOT 615 23.10.2009
1592
Ez dugu urte honetako txanponketa konturik. Ezkutu laurdenek D.G iruditextu aldakia dute soilik aurkian. Ezkutu zortzirenek balioaren ezaugarri den V-III zenbaki erromatar parea dute armarriaren alboetan.
Donapaleu-ko txanponetxean 1592. urtean landutako zilarrezko Ezkutu laurdena – 9,68 gr 30 mm diametroa
Aurkia: HENRICVS. 4. D. G. FRAN. ET. NAVAR. REX
Ifrentzua: GRATIA.DEI.SVM.ID.Q.SVM.1592 (C Izkia eta B izkia koroaren gainean)
B Izkia – Bertand de la Lande Txanponetxeburua
CGB INTERNET AUCTION OCTOBER 2019 LOT 547622 29.10.2019
Donapaleu-ko txanponetxean 1592. urtean landutako zilarrezko Ezkutu Zortzirena – 4.73 gr 24 mm diametroa – Zortzirenaren balioarekin
Aurkia: HENRI.4.D.G.FRAN.E.NAVAR.REX
Ifrentzua: GRATIA.D.SVM.Q.SVM.1592 (C Izkia eta B izkia koroaren gainean)
B Izkia – Bertand de la Lande Txanponetxeburua
CGB.FR, INTERNET AUCTION JANUARY 2023, LOT 778432 24.01.2023
1593
Ez dugu urte honetako txanponketa konturik. Ezkutu laurdenek D.G iruditextu aldakia dute soilik aurkian. Ezkutu zortzirenek balioaren ezaugarri den V-III zenbaki erromatar parea dute armarriaren alboetan, ale honetan alderantzizko III-V moduan.
Donapaleu-ko txanponetxean 1593. urtean landutako zilarrezko Ezkutu laurdena – 9,42 gr
Aurkia: HENRICVS. 4. D. G. FRAN. ET. NAVAR. REX
Ifrentzua: GRATIA.DEI.SVM.ID.Q.SVM.1593 (C Izkia eta B izkia koroaren gainean)
B Izkia – Bertand de la Lande Txanponetxeburua
AUCTIONES GMBH, EAUCTION #72, LOT 223 20.06.2021
Donapaleu-ko txanponetxean 1593. urtean landutako zilarrezko Ezkutu Zortzirena – 3.72 gr 22 mm diametroa – Zortzirenaren balio alderantzizkoarekin
Aurkia: HENRI.4.D.G.FRAN.E.NAVAR.REX
Ifrentzua: GRATIA.D.SVM.Q.SVM.1593 (C Izkia eta B izkia?) III – V
B Izkia – Bertand de la Lande Txanponetxeburua
iNumis, Auction 43 Lot 422 09.10.2018
1594
Hau da ziurrenik urterik interesgarriena. Ganorazko lanketa oneko urte batzuen ondoren, 1594. urtean zehar tajuzko errepikapen onaren eten bat eman zen. B izkia izatetik L izkia izatera pasa zen txanponetxeburuaren ezaugarria eta GRATIA.DEI.SVM.ID.Q.SVM. leloak ere bi aldaki desberdin gehiago izan zituen urte honetan. Ez dugu urte honetako txanponketa kopururik.
Donapaleu-ko txanponetxean 1594. urtean landutako zilarrezko Ezkutu laurdena – 9,57 gr 28,5mm Diametroa
Aurkia: HENRICVS. 4. D. G. FRAN. ET. NAVAR. REX
Ifrentzua: GRATIA.DEI.SVM.ID.Q.SVM.1594 (C Izkia eta B izkia koroaren gainean)
B Izkia – Bertand de la Lande Txanponetxeburua
INUMIS, MAIL BID SALE 36, LOT 320 07.03.2017
Donapaleu-ko txanponetxean 1594. urtean landutako zilarrezko Ezkutu laurdena – 9,538 gr
Aurkia: HENRICVS. 4. D. G. FRAN. ET. NAVAR. REX
Ifrentzua: GRATIA.DEI.SVM.ID.Q.SVM.1594 (C Izkia eta L izkia koroaren gainean)
L Izkia – Bertand de la Lande Txanponetxeburua
Gallery 51 June Auction Lot 215 12.06.2013
Donapaleu-ko txanponetxean 1594. urtean landutako zilarrezko Ezkutu laurdena – 9,57 gr 28,5mm Diametroa
Aurkia: HENRICVS. 4. D. G. FRAN. E. NAVAR. REX
Ifrentzua: GRATIA.DEI.SVM.ID.SVM.1594 (C Izkia eta L izkia koroaren gainean)
L Izkia – Bertand de la Lande Txanponetxeburua
MONNAIES D’ANTAN, AUCTION 15, LOT 624 16.05.2014
Donapaleu-ko txanponetxean 1594. urtean landutako zilarrezko Ezkutu laurdena – 9,45 gr 29mm Diametroa
Aurkia: HENRICVS. 4. D. G. FRAN. ET. NAVAR. REX
Ifrentzua: GRATIA.DEI.SVM.Q.SVM.1594 (C Izkia eta L izkia koroaren gainean)
L Izkia – Bertand de la Lande Txanponetxeburua
OLIVIER GOUJON NUMISMATIQUE, LIVE AUCTION 4, LOT 106 24.02.2023
Donapaleu-ko txanponetxean 1594. urtean landutako zilarrezko Ezkutu Zortzirena – 4.55 gr 24 mm diametroa – Zortzirenaren balioarekin
Aurkia: HENRI.4.D.G.FRAN.E.NAVAR.REX
Ifrentzua: GRATIA.D.SVM.Q.SVM.1594 (C Izkia eta B izkia koroaren gainean)
B Izkia – Bertand de la Lande Txanponetxeburua
montay-numismatique
1595
Adrian Blanchet-en arabera urte honetan 216 lanketa marko, hau da 5.443 ezkutu laurden ale landu ziren. Urte honetako aleek ez dute txanponetxeburuaren izki ezaugarririk. Ez dugu landutako ezkutu zortzirenen ezagutzarik eta landutako ezkutu laurden kopurua oso txikia da. Abenduak 27.an Oloron-go Jean Dufaur kapitainak Donapaleuko txanponetxeburuaren kargua lortu zuen urteroko 2.150 liberaren truke.
Donapaleu-ko txanponetxean 1595. urtean landutako zilarrezko Ezkutu laurdena – 9,32 gr
Aurkia: HENRICVS. 4. D. G. FRAN. ET. NAVAR. REX
Ifrentzua: GRATIA.DEI.SVM.ID.Q.SVM.1595 (C Izkia koroaren bi aldetan, B edo L izkirik ez)
Bertand de la Lande Txanponetxeburuaren izkirik gabe
STEPHAN KNOPIK ArgazkIA Monakotik bilduma
Blog honetan jasotako datu pertsonal guztiak blog honetako edukiak zabaltzeko baino ez dira erabiliko. Datu pertsonalak ez zaizkie inoiz hirugarrenei lagako edo salduko. Edozein unetan baja eman daiteke, gure mezu elektronikoen orri-oineko estekan klik eginez.