Karlos VII – Kontextugune Historikoa: 1872-1876, bigarren gerrate Karlista Euskalerrian
Testuinguru historikoa, 1868 urtean eman zen Isabel II.aren tronu kanporatzeak baldintzatzen du, “La Gloriosa” izendatutako iraultzak. Honek, sei urtetako aldi iraultzaile bati emango dio bidea, 1874. urtearen amaieran, Alfontso XII.aren bidez monarkia borboitarra berrezartu zen arte. Sei urte eskasetako denboraldi honetan, behin behineko gobernu bat, Amadeo I.aren erregetza saboitarra eta I. errepublika iragan ziren Espainian.
Lehen altxamendu karlista, 1872ko apirilean gertatu zen, baina hasieran hego Euskalerriko lurraldeetan, porrot galanta jaso zuten. Maiatzaren 4.an Orokietako liskarraren ondoren, Don Karlos-ek korrika eta presaka Frantziako hegoaldean ezkutatu behar izan zuen. Liskar edo gatazka hau izan zen Espainiako Gurutze Gorriaren historiako lehen gudu-zelai ekintza.
Karlos VII. – Erregegai Karlista – 1905.eko Otsail inguruan
1873. urtearen hasieran karlismoa berriro indartu zen, eta Don Karlos uztailaren 16an, Zugarramurdi paretik sartuz, bigarrengoz pasa zen Nafarroa garaira. 1873 urtearen bigarren erdian, erregegaiaren tropek bere hedapena zabaldu zuten, abuztuan Lizarran sartu eta azaroan Montejurrako gudan garaitu ondoren.
Karlos VII. – Erregegaia, bolondres eta agintari karlistez inguratuta – Tolosa inguruetan hartutako argazkia
Gerrak beste bi urte luzez jarraitu zuen. Karlistek, 1874ko lehen hilabeteetan Bilbo hartzeko saiakera egin zuten. Lehen karlistadaren bi saiakeren ondoren, Bilbo bereganatzekoko hirugarren saiakera zen, baina aurrekoak bezala porrotean bukatu zuen. Gertaera honen ondoren, fronteak egonkortu ziren; karlistek, Iruñea eta Donostia blokeatu zituzten, berriro ere arrakastarik lortu gabe, baina garaipen bana lortu zuten Abarzuza eta Lakarreko guduetan, 1874. urtearen erdialdean eta 1875. urtearen hasieran, liberalek Lizarra bereganatzeko egindako bi saiakeren aurrean.
Karlisten aldean baliabideak agortzen eta Alfonso XII.aren aldean monarkia eta gobernua finkatzen joan ziren 1875. urtean zehar, eta ondorioz, armada liberalak azken erasoaldiari ekin zion 1876. urtearen hasieratik aurrera. Ondorioz, Luzaide aldetik muga zeharkatzera behartu zuten Don Karlos otsailaren 28an, bere leialetako hamar mila pertsonez lagunduta.
Bidaia eta gorabehera askoren ondoren, bere bizilekua Venezian finkatu zuen Don Karlosek, Loredan jauregian. Viareggio-n ere denboraldi luzeak igarotzen zituen, bere emazte Margarita han bizi bait zen.
Veneziako Loredan jauregiaren gaur eguneko itxura
Bibliografia:
WIKIPEDIA – CARLOS DE BORBON Y AUSTRIA-ESTE – link
WIKIPEDIA – TERCERA GUERRA CARLISTA – link
WIKIPEDIA – MARGARITA DE BORBON PARMA – link
Blog honetan jasotako datu pertsonal guztiak blog honetako edukiak zabaltzeko baino ez dira erabiliko. Datu pertsonalak ez zaizkie inoiz hirugarrenei lagako edo salduko. Edozein unetan baja eman daiteke, gure mezu elektronikoen orri-oineko estekan klik eginez.